Jai eta
ospakizunak
Gure eskolan, hezkuntza etengabeko aurkikuntza, lotura eta eraldaketa bidaia gisa ulertzen dugu. Haurrek beren hezkuntza-ibilbidean aurrera egin ahala, etengabeko bilakaeran dauden hainbat testuinguru natural eskaintzen dizkiegu. Testuinguru horiek euren ikaskuntza aberasten dute, inguratzen dituen munduaren ulermena sustatzen dute eta naturarekin sakonki eta modu esanguratsuan konektatzeko aukera ematen diete.
Jaiak eta ospakizunak
Gure eskolan berezko festak sortu ditugu, ikuspegi pedagogiko batetik.
Gure ildo metodologiko eta pedagogikoa ikastetxeko jaietako bizipenetan ere islatzen da. Garrantzitsua da eskola-bizitzako eremu guztiak alderdi horretaz blai egotea, batasuna eta koherentzia emanez.
Proiektu integratzaile batez eta festa filosofia batez ari gara, zeinak nortasun propioa duen ikastetxe bat sortzen laguntzen duen, batasuna sortuz. Esperientzia berezi hauek gure eskolak sortutakoak dira, ikasturte barruan bizitako esperientzien zati bat izanik, eta familia barruan eta gizartean bizitakoen osagarriak dira.
Festa hauek, bide batez, gure proiektuaren sormenean jarraipena ziurtatzen dute. Festek, gure proiektua osatu ez ezik, definitu eta hezkuntza kalitatea ematen diote.
Jarraian, gure eskolan garatzen diren jaiak edota ospakizunak zehazten dira:
Neguaren etorrera Olentzero eta Mari Domingirekin
Gabonetako oporren bezperan izaten da. Festa ludikoa da eta sukaldaritza eta elkartasun kutsuaz osatuta dago.
Abenduan zehar kultura ezberdinetako ospakizunetara hurbiltzen gaituzten errezetak egiten dituzte geletan.
Gainera, elikagaien edota eskola materialaren bilketa bat ere martxan jartzen da Olentzero eta Mari Domingiri emateko eta, eskolarekin lan egiten duen GKE ezberdinen bitartez, beharra duten familiei iritsi ahal izateko.
Inauteriak
Bigarren hiruhilabetean, Inauterien prestaketarako, eskola guztiak geletan garatzen duen gai komun bat partekatzen du. Talde bakoitzean proiektu horren inguruan lan egiten da eta mozorroaren prestaketarekin amaitzen da.
Auzoko kaleetan kalejira egin ondoren, talde guztiek dantza bat egiten dute eskolako patioan.
PaseArte
Artearekin erlazionaturiko erakusketa da.
Azken hiruhilekoan, ikasleek egindako produkzio plastiko eta artistikoak eskolako eremura ateratzen ditugu. Familiak eta auzokideak erakusketara gonbidatuak daude.
Ospakizun hau, maiatzaren erdialdean ospatzen den auzoko eguneko ekitaldietara sarrera bat da.

