SKOLAE

Berdintasuna Nafarroako ikasle guztiei bermatu behar diegun eskubide bat dela kontuan izanik, Hezkuntza Departamentutik SKOLAE programa gauzatu zen, bi helburu argiekin:

  1. Hezkuntza-sisteman berdintasuna txertatzera behartzen gaituen araudia betetzea.
  2. Erreferentzia antolatu eta sistematikoa ezartzea hezkuntza etapa guztietan zehar gauzatu ahal izateko.

SKOLAEren edukiak berdintasun-ezak, egun gure gizartean dagoen indarkeria eta neskato-mutikoei txikitatik eta ohartu gabe transmititzen dizkiegun desberdintasun-ereduen inguruko azterketa oinarri hartuta prestatu dira.

SKOLAEren proposamenak berdintasunera ez daramaten jarrera eta jokabideak aztertu, zuzendu eta konpentsatu nahi ditu,hezkuntza-etapa guztietan zehar, baita berdintasuna lortzen lagunduko diguten jarrera eta jokabideak erakutsi eta identifikatu ere.

Gure ikastetxeak programa honetan 2018-2019 ikasturtetik parte hartzen du, zeinetan haur hezkuntzako irakasleak prestakuntza bat jaso zuten. 2019-2020 ikasturtean zehar, Lehen hezkuntzako irakasleen prestakuntzarekin jarraitu da.

Irakasle taldeak proposamen praktikoak geletan aurrera eramaten dituzte, edukiak adin bakoitzari egokituz eta “Hezkidetza Plana” jarraituz. Azken hau ikastetxeak diseinatu zuen 2018-19 ikasturtean egindako diagnostikoan oinarrituz.

Plana Skolae programaren lau ardatz nagusiak barne hartzen ditu:

  1. Kontzientzia kritikoa berdintasunik ezaren aurka eta aldaketarako gaitasuna.
  2. Autonomia eta independentzia pertsonala.
  3. Lidergoa, pertsonaren ahalmena eta taldearena, eta partaidetza soziala.
  4. Sexualitatea, harreman afektiboak eta indarkeriaren prebentzioa.

Gure ikasleak gizarte honetan indarkeriarik gabe erlazionatzea eta desberdintasunak hautematen, ulertzen eta aldatzen saiatzea nahi dugu, haien berdintasun eskubidea gauzatuz.