Erosketa

Gure eskolan, hezkuntza etengabeko aurkikuntza, lotura eta eraldaketa bidaia gisa ulertzen dugu. Haurrek beren hezkuntza-ibilbidean aurrera egin ahala, etengabeko bilakaeran dauden hainbat testuinguru natural eskaintzen dizkiegu. Testuinguru horiek beren ikaskuntza aberasten dute, inguratzen dituen munduaren ulermena sustatzen dute eta naturarekin sakonki eta modu esanguratsuan konektatzeko aukera ematen diete.

Erosketa

Erosketa hamaiketakoari lotuta doan prozesua da. 1. eta 2. mailan astean behin supermerkatura ateratzen dira fruta erostera.  Horrek talde txikian eta irakasleen laguntzaz, matematika-hizkuntza, autonomia eta bizitzarako gaitasunak garatzeko aukera ematen die.

3. mailatik 6. mailara, denda eskolara dator. Fruta salerosteko gune bat sortzen da, non 5. mailako ikasleek saltzeko rola hartuko duten. Benetako pisatze-prozesua eta ordainketaz gain, salerosketa hainbat hizkuntzatan egiten da, gela bakoitzeko talde kooperatiboak txandakatuz. Gela bakoitzak esleitutako aurrekontuan sortutako aurrezkia zertara bideratu erabakiko du. Azken batean, erosketak suposatzen duenaren benetako simulazio bat da, modu sistematiko eta dibertigarrian burutzen dena.