Emozio Gela

Gure eskolan, hezkuntza etengabeko aurkikuntza, lotura eta eraldaketa bidaia gisa ulertzen dugu. Haurrek beren hezkuntza-ibilbidean aurrera egin ahala, etengabeko bilakaeran dauden hainbat testuinguru natural eskaintzen dizkiegu. Testuinguru horiek euren ikaskuntza aberasten dute, inguratzen dituen munduaren ulermena sustatzen dute eta naturarekin sakonki eta modu esanguratsuan konektatzeko aukera ematen diete.

Emozio-gela

Eskolak emozio-gela bat du. Emozioak kudeatzeko, bizitzeko eta partekatzeko gunea da. Jolas, elkarrizketa, gogoeta eta erlaxazio dinamiken bidez, ikasleek beren barne-mundura bidaia dezakete, sortzen dizkieten emozioak ezagututa.

Gela hau bi zonalde ezberdinetan banatuta dago: gune ludikoa eta erlaxazio edota meditazio espazioa. 

Ikasgelan sartu aurretik, ikasleak kartelekin eta mezu positiboak dituzten posterrekin girotutako pasabide batetik igarotzen dira. Horrela, espazio honetara buru ireki batekin sartzera gonbidatzen dituzte ikasleak, hainbat esperientzia emozional bizitzeko prest.

Ikasleak sartzen diren unetik, bake-giroa arnasten da, ikusmena eta entzumena bezalako zentzumenak estimulatzen dira edertasuna gogorarazten duten musika eta irudien bidez. Era berean, aldizkatuz doazen hainbat aromen bidez, usaimenaren zentzua estimulatzen laguntzen da.

Ikasgela barruan, emozioak identifikatzeko, gatazkak modu baketsuan konpontzeko eta autoerregulatzeko materialak eta jolasak ditugu, jolas-eremuan daudenak.

Erlaxazio eta meditazio gunean, buruan eta gorputzean bakea eta lasaitasuna lortzeko aukera daukate. Espazio honetan ikasleek ukimenaren zentzua estimulatzeko material desberdinak dituzte, hala nola: kuxinak, harriak, harea, pintzelak, lumak, masajeatzaileak, kandelak, argi beroak eta baretasunaren botilak. Erlaxazioaz gain, gela honek ikasgelako sarreran ikusgai dauden liburuak eta ipuinak irakurtzera gonbidatzen gaitu. Argi ultramorea duen horma beltz bat ere badugu, ikasleek beren mundu emozionala modu grafikoan adierazteko eta irudikatzeko.

Gela hau sortzera bultzatu gintuen arrazoia ikasleengan eskolako bizikidetza hobetzen lagunduko duten gaitasun emozionalak garatzera bideratuta dago.

  • Norberaren emozioak identifikatzea eta kudeatzea, pertsonen arteko harreman positiboak sustatzeko.
  • Gatazkak modu positiboan konpontzeko errespetu- eta tolerantzia-jarrerak sustatzea.