Hamaiketakoa
Gure eskolan, hezkuntza etengabeko aurkikuntza, lotura eta eraldaketa bidaia gisa ulertzen dugu. Haurrek beren hezkuntza-ibilbidean aurrera egin ahala, etengabeko bilakaeran dauden hainbat testuinguru natural eskaintzen dizkiegu. Testuinguru horiek euren ikaskuntza aberasten dute, inguratzen dituen munduaren ulermena sustatzen dute eta naturarekin sakonki eta modu esanguratsuan konektatzeko aukera ematen diete.
Hamaiketakoa
3 urtetik aurrera bazkari osasungarria eta partekatua egiten dugu asanbladan. Ogia eta fruta egunero daude gure ikasgeletan. Egunero bakoitzak fruta bat ekartzen du, gero garbitu, prestatu eta taldearekin batera jateko. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera, jostaldian, gela bakoitzeko arduradunak eta laguntzaileak fruta garbitu eta prestatzeko prozesua egingo dute tailerrean, irakasleen laguntzarekin. 2 egunez Lakabeko ogia eta 3 egunez zuntz-barrako ogia jaten dugu, marmeladarekin, oliba-olioarekin edo gertutasun-produkzioko eztiarekin. Hondakina konpostatzen dugu gure baratzeko elikagai bihur dadin.


