Eskola Solidarioak
Ardatz nagusiak hezkidetza, kontsumo arduratsua, justizia soziala, kultura-aniztasuna, ingurumenarekiko konpromezua eta bizikidetza dira.
- Folleto Escolar
Hasieratik, gure eskolak ikasleengan izpiritu kritikoa garatzearen aldeko apustua egin du, inguruan eskaintzen zaizkion printzipioak, balioak eta arauak zalantzan jarri ahal izateko, eta bere erabakiak hartzea ahalbidetuko dion irizpide propioa eratzeko gai izateko.
Hezkuntza Eraldatzailearen ikuspegi horretatik ekiten diogu urtero NBEk 2030 Agendan finkatutako Garapen Iraunkorreko Helburuak sustatzeko.
Hori lortzeko, eskolatik hainbat jarduera egiten ditugu ikasturtean zehar, “Madre Coraje” Fundazioarekin lankidetzan, Hezkuntzarako Munduko Ekintza Asteko kanpainen bidez, SETEMekin egindako tailerren bidez eta beste hainbat GKErekin lankidetzan, hala nola “Hope and progress” edo “Agua de Coco”.
Gainera, Denboraren Banketxe bat dugu, non familiek beren denbora ematen diguten Buztintxuri Ikastetxeko hezkuntza-komunitate osoak baliatzen dituen ekintzak gauzatzeko.