Laguntza

Ez dago ezagutzarik ongizate emozionalik gabe. Ezagutzak iraungi egiten dira, ongi sentitzeko beharra berriz, ez.

Laguntza Hezkuntza Saileko Bizikidetza Aholkularitzak sortutako hezkuntza-programa da, eta ikasgeletan Hezkuntza Emozionala garatzera bideratuta dago. Nafarroako Foru Komunitateko hainbat ikastetxetan martxan jarri da, bai Haur eta Lehen Hezkuntzan, baita Bigarren Hezkuntzan ere.

Laguntza prebentzio-programa bat da, berdinen arteko tratu onak eta ondoezen tratamendua sustatzen dituena. Haur Hezkuntzatik hasita, bizikidetzari dagokionez, prebentzioaren alde egin nahi du.

Buztintxuriko Ikastetxe Publikoak ikastetxe pilotu gisa parte hartu zuen. Beraz, eskola aitzindaria izan da Hezkuntza Emozionalaren ezarpenean. Ikasgeletan ezartzeko, irakasleentzako prestakuntza-prozesu bat egin zen. Programak maila eta adin bakoitzerako material didaktiko berezia eta irakasleentzako gida bat eskaintzen ditu.

Familiek ere protagonismo handia dute Laguntza Programan, diseinatutako proposamen didaktiko guztiek familia-eremuari zuzendutako ikuspegia baitute.

Ikasgeletan espazio seguruak sustatzea du helburu, ikasleek beren bizipenak eta emozioak adierazi eta partekatu ahal izateko, eta enpatia eta talde-kohesioaren garapena landu ahal izan dezaten. Horretarako, Laguntza Programak estrategia pedagogikoak sustatzen ditu, hala nola Berdinen arteko Laguntza, Bitartekaritza eta Zirkulu errestauratiboak.

Bizikidetza eraikuntza-prozesu bat da, aldamio baten gisa, ikasleek harreman, enpatia eta kohesio-sare bat sortzen dute, talde bezala indartzeko. Irakasleek prozesu hori lagundu, gidatu eta babestu behar dute, harremanak ekitatiboak eta inklusiboak izan daitezen.

Ikasgela bakoitzak mailaz igotzen doa horrek dakarrenarekin: Adostasunak eta desadostasunak, leialtasunak, lidergoak, lehiak… eta baita ikasleen arteko aliantzak ere. Dagokion garaian kudeatu ez diren gatazka edo desberdintasunek egonezina sorraraz dezakete, eta horrek talde-gela mugatzen du. Horregatik, harreman-testuinguru osoa landu eta berrelikatzea garrantzitsua da.

Lomloek, hezkuntza-lege berriak, Hezkuntza Emozionala azpimarratzen du oinarrizko curriculum-eduki gisa. Eta curriculum osoan zehar-elementu gisa egotea zehazten du.  

PERTSONEN ARTEKO HARREMAN SEGURUAK ETA OSASUNGARRIAK GARATZEKO TRESNAK IKASGELETARA ERAMAN BEHAR DIRA. HARREMANAK LANTZEA OINARRIZKOA DA.