GURE IKASTETXEA

Historia

20.000

1050
ikasle

100
irakasle

16
urte

Buztintxuri Ikastetxe Publikoa Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailekoa, eta Iruñeko Buztintxuriko auzoan kokatua.

Buztintxuri Iruñako auzorik gazteena da,  6.573 biztanle dituena. Bizilagunen gehiengoa familia gazteak dira eta %17 haurrak dira 10 urte baino gutxiagokoak. 

%22,7koa da inmigrazio tasa, aniztasun kultural handia dakarrena. Halaber, maila sozioekonomiko desberdinak daude. 

Auzoko instalazio eta zerbitzuei dagokionez, Osasun Etxea, Auzo Unitatea, Haur Eskola eta Ikastetxea dago.

Ikastetxea 2009/2010 ikasturtean zabaldu zen, Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleekin, eta urtero, ikasle berriekin maila berri bat sortuz joan zen.

2017/2018 ikasturtean Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako maila guztiak osatu ziren.  

Buztintxuri Ikastetxe Publikoak hiru hizkuntza-eredu ditu:  A, G eta D eredua. Hiruak Ingelesez Ikasteko Programaren barne daude.  

Eredu bakoitzak irakasten diren hizkuntza desberdinen ordu- proportzio desberdina dauka, hori dela eta, eredu bakoitzeko beharrak desberdinak dira. Hezkuntza Proiektuak eredu bakoitzak dituen beharrak errespetatu eta zaintzen ditu.  

“Etorkizuneko pertsonak hezteko hezkuntza-eredu propioa”

Gure eskolaren ezaugarriak

Hezkuntza-taldea osatzen duten pertsonek, ikastetxeko ikuskariarekin batera, ikastetxearen nortasuna zehaztu dute. Horrela definituko genuke:

KONPROMETITUA: elkartasuna, solidaritatea, lankidetza, errespetua, berdintasuna (generoarena, kulturena…) eta, jakina, ingurumenarekiko konpromezua bezalako jarrerak eta balioak sustatuko dituena.

SORTZAILEA: hezkuntza-komunitate osoaren proposamenak originalak, osasungarriak, gogoetatsuak… izatea.

IREKIA: Batua, izaera parte-hartzailea, komunikatiboa, integratzailea eta gertukoa.

ATSEGINA: Eskolan parte hartzen duten pertsonak seguru, lasai, abegikor, entzunda, ulertuta, motibatuta senti daitezen, bizirik dagoen eskola goxoa.

KOHERENTEA: Hezkuntza-ildoa eredu izango da bere hezkuntza-komunitate osoarentzat.

DIBERTIGARRIA: jolasa, esperimentazioa, manipulazio zuzena eta bizipen aberasgarriak izango dira eskolako egunerokotasunaren oinarri.

ELEANIZTUNA: hizkuntzak aberasteko filosofia partekatzen dugu, hizkuntza-gaitasuna helburu izanik.

Ezaugarri horiek guztiak aurrera eraman ahal izateko, Buztintxuri IPko hezkuntza-taldeak prestakuntza bateratua, jarraitua eta iraunkorra jasotzearen aldeko apustua egin du, eta gure eskola-proiektuarekin bat egiten duten profesional guztiek bat egin behar dute prestakuntza horrekin.