Eskolaz kanpoko jarduerak
Eskola eta familia-bizitza bateratzeko irtenbideak.
Eskolaz kanpoko bi ekintza mota eskaintzen dira:
- Arratsaldeetan irakasleek emandako dohako arreta klaseak.
- Guraso Elkarteak antolatutako ordaindu beharreko ekintzak.
Ekintzak eskolako jardunaldia amaitzean egiten dira, jantokiko zerbitzua amaitu eta gero.
Irakasleek emandako dohako ekintzak astelehenetik ostegunera eskaintzen dira, urritik maiatza bitarte, 15:45etik 16:30era.