Volkswagen

Eskola martxan hasi zeneko bigarren ikasturtean, Volkswagen kotxe lantegiarekin hitzarmen bat izenpetu genuen eskola gisa. Horretan, bi entitateen arteko elkarlana eta koordinazioa zehaztu genuen.Akordio honetako alderdirik garrantzitsuena kotxe fabrikatik materiala berrerabiltzeko akordioa izan zen.

Gure eskolarako, material ez estrukturatua berrerabiltzeko aukera, bikaina  izan da. Material ona, segurua, arrisku gabekoa eta, horrez gain, lantegian funtziorik gabe gelditu egiten zena,  eskolan hezgarri eta erabilera anizkoa bihurtu egin da, umeen ahalmen ugari eta erlazioak bermatzen duena ere.

Volkswagen entrepresarentzat, behar ez zuten material honi esker, eskola bateko haurrei haien ahalmen eta konpetentzien arloan laguntzeko aukera izatea ere.

Bi aldetatik ikusia, lorpen aberatsa eta hezgarria. Eta, gehienbat, hitzarmen hau sortu zenetik, ondoren antolatu ditugun koordinazioak, planifikazioak eta mankomuneko ideiak. Oraindik, martxan jarri behar ditugunak ere….

Batez ere, gaur egun, bizi garen gizarte honetan, gure inguru hurbiletik onuragarriak izan daitezkeen errekurtso eta baliabidetatik jabetzea eta etekin ateratzeko ikastea  ere.

Eskolatik fabrikara hurbiltzen garen bakoitzean, erabilgarria izan daitekeen materiala berreskuratzen ari gara. Eskolara eramaten dugunean, ongi garbitu eta gero, materiala sailkatu eta klasifikatu egiten dugu eta azkenik, Volkswagen Tailerra deitutako gelara eramaten dugu.

Volkswagen Tailerreko helburuak

Material honekin lantzen ditugun helburuak anitzak dira:

  • Ingurugiroarekiko umeengan errespetu jarrerak garatzea. Birziklapena eta materialen berrerabiltzea.
  • Material ez estruktuaratuarekin esperimentatzea eta manipulatzea (joku eta ekintza irekiak bermatzen duen materialarekin interaktuatzea).
  • Lan talde kooperatiboa eskatzen duten ekintzak bermatzea.
  • Erabilpen artistikoa eta plastikoa sustatzea.
  • Trebetasun logiko-matematikoa garatzea: seriazioak, klasifikazioak, taldekatzeak; bolumenaren kontzientzia eta bizipena.
  • Irakur-idazketa prozesua bultzatzea.
  • Sormena garatzea eta aberastea.
  • Umeen arteko harremanak sustatzea.
  • Autonomia eta banakako trebetasun eta baliabide pertsonalak indartzea.
  • Joku ireki eta esteriotipo gabekoan, iniziatiba eta eraginkortasuna indartzea.

Tailerreko dinamika

Material honetaz disfrutatu ahal izateko, talde txikian gaudenean edo bikoizketak ditugunean aprobetxatu egiten dugu. Modu honetan, gela guztietako umeek badute aukera gehiago haien artean egindako lan-emaitzekin disfrutatzeko. Haur Hezkuntzatik hasita, Lehen Hezkuntza arte.

Hortako, egutegi eta ordutegi zehaztua antolatua dugu.

Tailerrera ailegatzen garenean, materiala aurkezten dugu eta honek eskaintzen dizkigun aukerei buruz taldean hitz egin eta hausnarketa egiten dugu. Ondoren, sesioan kontutan hartu beharreko arauak oroitarazten ditugu: lagunen lanak errespetatu eta denon artean bildu.

Haurrek materiala manipulatzen eta elkarri eragiten duten bitartean,helduaren papera behaketarena da. Argazki kamera eta koadernoa baliabide gisa hartuta, haurren artean sortzen diren elkarrizketa, jolas eta ekintzetatik datuak erregistratzen ditugu.

Behaketa sakonak eta esanguratsuak erregistratzeko aukeran egonik, jasotako prozesuak eta dinamikak aztertu eta dokumentatu egiten ditugu, ondoren ume guztien etxeetara bidaltzen duguna.

Horrela eginez, gure eskolako gurasoek ere badute esparru honetan egindako lan eta esperimentazioaren berri. Aipatzekoa da gure eskolako guraso asko lantegi honen langileak direla.

Ekintzari amaiera emateko, eraikitako edo sortutakoaren errepresentazio grafikoa edota idatzia egitera gonbidatzen ditugu haurrak. Askotan, taldeko hausnarketa egiten dugu eta bakoitzak beste lagunei zertan aritu den kontatzen die.

Bukatzeko, materiala biltzen dugu hasieran ezarritako klasifikazio eta orden erizpideak kontutan izanda. Batzutan, gainontzeko lagunek ikus dezaten, ikusgai uzten dugu. Horrela ere, hurrengo taldearen umeen interakzioa ere aberastu egiten dugu.

Adinen araberako proposamenak

Nahiz eta talde guztiekin dinamika antzekoa den, haurren adina eta garapen mailaren arabera sortzen diren proposamenak oso ezberdinak dira.

3 urtetako haurrek materialarekin esperimentatzeko eta manipulatzeko behar handia dute. Etengabe kutxak hustu eta betetzen dituzte. Espazioa materialarekin bete nahi dute eta gehienetan plano horizontalean aritzen dira. Jolas paraleloa da haur hauen ezaugarria. Bideak, garajeak, aparkalekuak… izaten dira adin honetako haurren proposamenak.

4-5 urtekin intentzionalitateak indarra hartzen du. Egiten dituzten proposamen eta eraikuntzek asmo edota helburu bat dute. Altuera bilatzen hasten dira eta bolumena eta oreka jokoan sartzen dira. Zubiak, gazteluak, dorreak… nagusiak izaten dira. Bestetik, adin honetako haurrek elkarrekin lan egiteko estrategia eta gaitasun handiagoa dute.

Hemen, hizkuntza idatziak esanahi handia eskuratzen du. Umeek, sortutako eraikuntzei izena eta istorio baten garapena emateko, ohitura gero eta nabarmena daukate.

6-7-8 urtetako haurren kasuan, hizkuntzak beste motatako ekintzak eta jolasak sortzea ahalmentzen du. Oso nabarmena da  bolumena eta geometriaren arloan ematen den garapena. Lan kooperatiboa bermatu ahal izateko, adostasuna eta negoziazioa beharrezko tresnak dira. Irudikapen arloan kontzeptu espaziala aberasten doa eta, aberasten den neurrian, sortzen dituzten istorioek esanahia mamitsuagoa dute. Beraz, hizkuntza idatziaren konpetentzia ere indartu egiten da.

Konklusioak

Tailer honen bitartez, geletan garatzen diren zenbait proiektu eta ekimen aberastu egiten dira.

Era berean, eskolako hiru hizkuntzek (euskara, ingelera eta gaztelera) bidea dute, umeen hizkuntza ereduaren araberakoa. Bakoitza, bere momentuan eta bere kontestuan kokaturik.

Inolako zalantzarik gabe, Volkswagen entrepresak, material honekin  eskaintzen digun baliorik garrantzitsuena, gure ikasleek jolastu, manipulatu, esperimentatu eta ikasteko duten aukera da. Eta, zalantzarik gabe, disfrute bitartez lortzea.