Conor Bikes

2021/2022 ikasturtean lankidetza hitzarmen bat sinatu zen CONOR bizikleta marka nafarrarekin. Akordio horretan, bi erakundeen arteko lankidetza- eta koordinazio-oinarriak finkatu dira. Akordio honen punturik garrantzitsuena bizikleta garraiobide iraunkor gisa erabiltzeko konpromisoa da. Bi aldeentzat lorpen aberasgarria eta hezitzailea da. Akordio hau sortu zenetik hainbat proposamen antolatu ditugu, nahiz eta lankidetza-akordio honekin abiatzen ari garen.
Akordioaren oinarriak LH3ko eta LH5ko kurtsoetan eman dira. Lehenik eta behin, CONORi esker, ikastetxeak 25 bizikleta jaso ditu, ikastetxeko ikasleek erabiltzeko, eta mailegua behar duten familientzat. Era berean, Lehen Hezkuntzako 5. mailan urtero proiektu bat egiteko materiala berrerabiltzeko aukera eman zaigu. CONORek eskainitako material hau, eskolan material hezitzaile bihurtzen da eta ikasleen gaitasunak eta berdinen arteko elkarreragina bultzatzen ditu. Horretarako, CONOR GELA sortu da eskolan. Bertan, LH5-eko ikasleek beren proiektuak  sor ditzakete, eskolarentzat erabilgarria izango den ibilgailu bat sortzea helburu duen material horrekin. Gainera, ikasleek CONOR fabrika bisitatuko dute, tamaina horretako enpresa batek nola funtzionatzen duen ikusteko aukera zoragarri batean. Enpresa horrek ibilbide luzea egin du bizikleten merkatuan, eta bertako jatorria du, egoitza Eguesibarren baitu.
LH3. mailan, CONORekin lankidetzan, hitzaldiak emango dira bizikletaren arloko gizonezko eta emakumezko erreferenteekin, bizikletaren erabilerak eta modalitateak ikusarazteko, berdintasunezko kirolarien ereduak sustatuz eta proiektu hori SKOLAE Nafarroako hezkuntza-programarekin lotuz.
Azkenik, LH5. mailan bezala, bide seguruak sustatu nahi dira, bizikletaz egiten dugun joan-etorriaren zailtasunak eta hobekuntzak antzemanez. Proiektu baten bitartez zeharka lan egingo dugu (gutun bat idatzi, konponbideak edo alternatibak bilatu…).