Ikastetxearen eta ingurunearen ezaugarriak
Colegio Público Buztintxuri Ikastetxe Publikoa Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea da eta Iruñeko Buztintxuri auzoan kokatuta dago, zeina Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren barnean dago.
Buztintxuri Iruñeko auzorik gazteena da eta bertan 6.573 pertsona bizi dira. Auzoko bizilagunen gehiengoa familia gaztez osatua dago, eta biztanleen ia %17-a 10 urte baina gazteagoa da.
Auzoan %22,7-ko etorkin dago, eta ondorioz aniztasun kulturala nabaria da. Atal sozioekonomikoari dagokionez, mota askorekin aurkitzen gara.
Auzoan Osasun Etxea, Auzo Unitatea, Haur Hezkuntzako Eskola eta Ikastetxea bera daude.
Ikastetxearen inaugurazioa 2009/2010 ikasturtean egin zen, Haur Hezkuntzako 1. Mailako ikasleriarekin. Ikasturtez ikasturte Mailak aurrera doaz, ikasle berriak etorriz.
2017/2018 Ikasturte arte itxaron beharra dago, Haur eta Lehen Hezkuntzako Etapak osatzeko, Maila guztiak ikaslez beteta egongo direlarik.
Buztintxuri I.P.-k hiru Hizkuntz Eredu eskaintzen ditu: A Eredua, G Eredua eta D Eredua. Ikastetxean dauden Hizkuntz Eredu guztiak, Ingelesaren Ikasketa Programa barruan daude.
Hizkuntz Eredu bakoitzak, Ikastetxean irakasten diren hizkuntzen ordu kopuru desberdinak dauzka, eta hau honela izanik, Hizkuntz Eredu bakoitzari behar desberdinak egokitu behar zaizkio. Hezkuntza Proiektuak aipatutako faktorea kontuan hartzen du, eta Hizkuntz Eredu bakoitzaren beharrak zaindu eta errespetatuko ditu.
Gure eskolaren ezaugarriak
Hezkuntza Taldea osatzen duten pertsonek eta Ikastetxeko Ikuskariak Ikastetxeko nortasuna zehaztu dute. Ezaugarriak hauek dira:
KONPROMISOA: elkartasuna, lankidetza, kooperazioa, errespetua eta berdintasuna (genero aldetik eta kultura aldetik) bezalako jarrerak eta baloreak sustatzea, eta Ingurugiroarekiko konpromisoa izanik.
SORMENA: batua, bere izaera duena, parte-hartzailea, komunikazioa lantzen duena, integrazioa bultzatzen duena eta gertukoa.
IREKIA: unida, con carácter, participativa, comunicativa, integradora y cercana.
BEROA: eskolan parte hartzen duten pertsona orok, segurtasuna eta lasaitasuna sentitzea, harrera ona jasotzea, entzuteak izatea, ulertuak izatea, motibazioaz gainezka egotea, Eskola beroa eta bizia helburu.
KOHERENTZIA: hezkuntza Komunitatearentzako eredua izanik bere Hezkuntza-bidea.
DIBERTIGARRIA: Eskolan, egunez eguneko oinarriak, jolasak, esperimentazioa, zuzeneko eskuztatzea eta bizipen aberasgarriak izanik.
ELEANIZTASUNA: hizkuntzen aberasgarritasuna xedea duen filosofia daukagu, gaitasun linguistikoa helburua izanik.
Ezaugarri hauek aurrera eramateko, Buztintxuri I.P.-ko Hezkuntza Taldeak, formazioa bateratua, etengabekoa eta iraunkorraren aldeko apustua egiten du. Gure Eskolako Proiektuaren parte izan nahi duen langile orok, apustu bera egin beharko luke.
COLEGIO PÚBLICO BUZTINTXURI IKASTETXE PUBLIKOA
C/ Victor Eusa 1, Planta baja
31012 – IRUÑA – PAMPLONA
Teléfono: 948-382310
E-mail: cpbuztin@educacion.navarra.es