Hezkuntza Proiektua gaur egungo Arautegia jarraituz egindakoa da. 2006ko Maiatzak 4ko Hezkuntzako Lege Organikoaren arabera ere osatu da, zeinak 120. artikuluan dio:
“Ikastetxeek Hezkuntza Proiektu eta Kudeaketa Proiektu bana eta Antolaketarako eta Funtzionamendurako Arauak sortzeko, onartzeko eta burutzeko autonomiaz gozatuko dute.”
Ikasle bakoitzaren matrikulazioak, Ikastetxe Publiko zein Pribatu Itundu batean,Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren errespetua dakar, Legediak Ikasleei eta haien Familiei onartutako eskubideak kontutan izanik.
Dokumentu honek Ikastetxeko xedeak era argi eta motz batean helaraztea du helburu, Ikastetxeko oinarrizko ezaugarriak definituz. Buztintxuri I.P.-ko berezko dokumentua da.
Hezkuntza Proiektuak ohikeria saihestu behar du, gure lanaren balizkotasuna eta zentzutasunari buruzko hausnarketa sustatzea era behar beharrezkoa delarik. Ondorioz, praktikara eraman behar da eta, handik aurrera, berraztertu eta hobetu aldaketa eta berrikuntzen bitartez
· Ikastetxearen eta ingurunearen ezaugarriak.
· Gure eskolaren ezaugarriak.
· Ikastetxeko helburu orokorrak.
· Hezkuntzarako baloreak.
· Festak eta ospakizunak.
· Jolastokia, hezkuntzarako gunea eta tartea.
· Hezkuntzako esku hartzearen oinarrizko printzipio eta irizpideak.
· Orientazioaren antolaketa.
· Ebaluaketarako orientazioa.
· Antolakuntzako egitura.
COLEGIO PÚBLICO BUZTINTXURI IKASTETXE PUBLIKOA
C/ Victor Eusa 1, Planta baja
31012 – IRUÑA – PAMPLONA
Teléfono: 948-382310
E-mail: cpbuztin@educacion.navarra.es