VICENTE FERRER

SCHOOL TO SCHOOL

Indiako landa eskola eta gure eskolaren artekokultura eta ohitura hartu-emanean oinarritzen den programa bat da. Senidetze honen bitartez, ikaslegoak desbedintasunez ohartzea, eta gizarte justizia eta elkartasun baloreak ikastea bilatzen duen programa da. Argazki, marrazki, gutun eta beste lanen trukea eginez, ikaslegoak beste herrialde bateko errealitate eta kultura ezagutzen du; eta honekin batera, Vicente Ferrer Fundazioak lan egiten duen komunitateen bizi baldintzak aztertzen ditu.

Programa honetan bost gai lantzen dira: School to School-ri ongi-etorria, ingurune naturala, festa eta ohiturak, aniztasun kulturala eta familia.

2015/2016 ikasturtean ongi-etorri eta familiaren gaiak landu ziren, eta 2016/2017an Nafarroako eta estatu mailako festa eta ohiturak.

LOTURA INTERESGARRIAK:

http://www.fundacionvicenteferrer.org/schooltoschool/

http://www.fundacionvicenteferrer.org/es/noticias/school-school-o-como-abrir-la-puerta-otras-culturas