LAGUNTZA  (Eskola jazarpenaren aurreko prebentzio eta esku-hartze programa)

Laguntza Programa proposamen bat da, hezkuntza komunitateak gonbidatzeko ibilbide bat hasi eta haren bitartez behar diren tresnak beregana ditzaten jazarpen edo ziberja-zarpen problemak arrakastaz galarazteko. Horretarako, jazarpen/ziberjazarpen egoerak antzemateko, diagnostikatzeko, aurrez galarazteko, murrizteko edota ezeztatzeko tresnak eskaintzen ditu.

Prozesu honek ikastetxeko irakasleen inplikazioa, talde bultzatzaile baten sorrera (Bizikidetza Batzordea edo Laguntza Talde bat), eta gauzatze prozesu baten jarraipena behar du.

Gauzatze prozesuaren lehenengo fasean zenbait ikastetxe pilotu hautatuko ziren programa haietan ezartzeko. Gure zentroak bigarren fasean parte hartu zuen, zeinetan beste zentro batzuetara zabaldu zen.

Laguntza programaren helburuak honako hauek dira:

  • Ikasgeletako jazarpenak eta ziber-jazarpenak dituen benetako garrantziaz eta ondorioez ohartzea.
  • Estrategiak eta metodologiak garatzea bai eskolako jazarpen klasikoa eta bai teknologia berrien bidezkoa atzemateko.
  • Irakasleek fenomeno honen gainean, prebentzioaren gainean eta kasu konkretuen aurrean egin beharreko esku-hartzeen gainean duten informazioa hobetzea.
  • Estrategia orokorrak eta ikasgelako estrategiak sartzea irakasleak, ikasleak eta familiak problema honen prebentzioan, esku hartzean eta ebazpidean inplikatzeko.
  • Laguntza Programa ikastetxe bakoitzean ezagutzera eman eta garatzea.

Gure zentroan ikasgeletako jazarpenak ekiditeko aurrera eramaten ditugun ekintzen artean aurkitzen dira:

– Berandu sartzen diren ikasleei harrera egitea gelako jarduera eta dinamika ezberdinen bitartez.

– Gelako araudia.

– Talde kohesioa lantzeko jolas eta proposamenak.

– Patio laguna: patioan elkarbizitzaren aurkako egoerak behatzen eta hautematen parte hartzen duten ikasleak.

– Maila guztietan egunero asanbleak egiten dira zeinetan geletan ematen diren gatazkak modu pro-aktiboan lantzen eta konpontzen dira .

– Lehen hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailetan talde kooperatiboetan lan egin.

Prebentziozko jarduera hauetaz gain, tutoretzaren bidez gelan gertatzen dena landuko da.