Hexacomb Smurfit Kappa

2014-2015 ikasturtean, Aoiz-eko industrialdean kokatuta dagoen, Smurfit Kappa-Hexacomb deituriko bilgarri empresa batekin kontaktua hasi genuen.

Konpainia hau abaraska kartoizko, bere erresistentzia eta arintasuna oso baloetsita duten, taulak eta bilgarriak egiten aritzen da. Gainera, ingurunearen jasangarritasunarekiko konpromisoa du, garapen sozial onuragarriarekin batera. Gure heziketa eskolak ikuspegi hau eta enpresaren konpromisoa gure gizartearekiko asko balioesten ditu, bi alderdi hauek sustatzen ere bat gatoz eta.

Noizean behin Aoiz-era hurbiltzen gara, gero erabilgarritasun desberdin asko ematen dizkiogun birziklatzeko material kantitate bat eskuratzera. Enpresa honekiko gure konpromisoa bere merkatuan jada irteerarik ez duten materialak berrerabiltzekoa da. Gure eskolaren eta bere konpainiaren arteko onura elkarrekikoa da, alde betetik, haiek ingurunearekiko bere konpromisoa betetzea lortzen dute eta guk bestetik, proposamen oso desberdinak egiteko aprobetxatzen dugu.

“Abaraska” taulen ehundurak, hau da, hauen arintasuna handiagatik gure ikasleek zailtasunik eta arriskurik gabe erabili ahal izatea baimentzen du. Dimentsio handiko taulak badaude eta baita formatu desberdinetako soberan dauden zati txikiak ere. Ez du importa ditugun tamaina edo erak, guzti hauek aukera ugariak ematen dizkigute.

Material hauen erabilerarekin bultzatzen ditugun helburuak:

  • Ingurumenaren ardura bultzatzea, jasangarritasuna birziklatzearen bidez sustatuz.
  • Gure ikasleen ahalera sortzailea garatzea.
  • Trebetasun manipulatiboak materialen erabilerarekin proposamen desberdinetan hobetzea.
  • Era manipulativo eta ludikoan beste ezaguera mota batean sakontzea.

Material mota hau erabiltzen den egoerak:

  • Ikasgeletako egunerokoan, bai logika-matematika txokoan bai plastikakoan, material hau izan ohi dugu. Maneiatzea eta proposamenetan beste birziklatze material mota batekin sartzea erraza da.
  • Ospakizunetan proposamen plastikoekin, “Inauterietan” edo “Pasearten” bereziki. Gure Heziketa Zentroan ekitaldi mota hauetarako erabili dezakegun luxuzko errekurtso bat da. Euskarri gisa balio digu nahi adina ideia burutzeko.

Konklusioak:

Smurfit Kappa-Hexacombi esker gure ikasleei sortzeko, jolasteko eta geletan beraien materialarekin esperimentatzeko aukera eskeintzen digu. Gainera, bere materialen naturagatik, berrerabilpena, birziklatzea eta ingurumenaren jasangarritasuna sustatzen ditugu.