Orrialde honetan eskolako baratzaren inguruan garatutako ekintzei buruzko informazioa bildutzen dugu. Baita, Informazio osatuagoa duten PDF fitxategiak deskargatzeko eskuragarri daude.
“BANCALES CHINOS” DEITURIKOEN PRESTAKUNTZA
- Laborantza teknika hau hainbat eskualde eta garaietan erabili izan da. Txina-tik XIX. Mendeko Paris-eraino. Leku txikietan lan egiteko aukera ematen du, laborantza anitza eta ekoizpen handiekin.
- 1,25 m x 5 m neurrietako bankalak dira, beraien artean pasilloak daude, beraz, laborantza azalera osora sartu zaitezke landutako azalera zapaldu gabe.
- Bete beharreko bi arau daude: landutako azalera inoiz ez zapaldu eta azalera landuta eduki beti.
- Lurra mimo askokin zaindu behar da. Konpost ugari ematen zaio, eta behin bakarrik, baratzaren hasieran lurra landu egiten da, hau da, irauli.
- Ondorengo eginbeharra, hezetasun egoera egokian mantentzea da.
- Gure baratzan 8 bankalekin lan egiten dugu.
- Hasierako lana, bankalak pikete eta lokarriekin mugatzea izan da. Ondotik, lurra nahasi dugu, konpost eta ibaiko legar ugari emanez.
- Lau urtetik txandakako sistema bat ezarri dugu, era honetan lurrak bere mineral kontsumoa aldatuko du eta hauek ordezkatu eginen dira. Modu honetan, gaixotasunak ugaritzea sahiesten dugu, ondorioz, barazkien produktibitatea hobetuz.
- Ez ditugu produktu kimikoak erabiltzen (ongarria) ezta produktu erasotzaileak dituzten tratamenduak. Barraskilo eta zizareekin elkarbizitzen dugu eta intsektuak ongi etorriak dira landareak polinizatzeko balio baitute.
LANDAKETA
- Eskola baratza batean pentsatzeak, honen garapena eta erabilera planteatzea derrigortzen gaitu, denbora eta laborantza batzuekin eta urteko sasoi bakoitzeko jarduerekin, hauek, ohiko baratzetan ikusten ditugunetik ezberdinak izango direlarik.
- Udaberriko ohiko landaketa egutegiak, ez du eskola egutegiarekin bat egiten. Beraz, hasieratik, eskola egutegia kontutan hartuz, landaketa mota eta hauen daten plangintza egin behar dugu.
- Udaberri, udazken eta neguan lana eta jarduerak sortzen dituzten laborantzak indartzen ditugu, eskola oporretan jarduerak eta jokaerak ekartzen dituztenak kaltetuz.
- Erabilitako teknikagatik, abendua, urtarrila eta otsaila hilabeteak sahiesten duen landaketa ezarri dugu. PDFa baratzaren egutegiarekin
MANTENIMENDUA
- Baratzan hiru lan taldek elkarbizitzen dugu: ikasleria, irakasleria eta familia laguntzaileak.
- Laguntza-mantenimendu taldeak, familia laguntzaileak, zuzendaritza, parte hartzen duten irakasleria eta laguntzaile erantzule batez osatua, ezarpena eta garapenaren hasiera zatia eta egin beharreko lan oinarrien plangintza burutzen du.
- Laguntzaile erantzule pertsona da egin beharreko lanetan erritmoa markatzen gaituena.
- Uda opor garaierako egin beharreko lana prest uztea garrantzitsua da (eskolako irakasleak ez diren langileak ere parte hartzen dute), beraz, egutegiko eskola ez egunetan uztaren etekina ere badago.
- Familia laguntzaileak fisikoki esfortzu handiena suposatzen duten lanetaz arduratzen dira, lurra mugitu, konposta hedatu, silizia legarra, eta hurrengo landaketarako bankalak prestatu.
- Landareak edota haziak inguruko mintegietan erosteko lana ere badago.
- Ikasleria-irakasleria taldea landatu, ureztatu, konpost gehigarria eman, baratza garbia mantendu eta konpostatzeaz arduratzen da. Eta baita, baratzan sortutako produktuen bilketaz eta honen salmentaz.
- Azkeneko atal honek, kurrikulu aplikazioa dauka eta lehen hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleria osoaren norgehiago eta erabilgarri eta bizipen aplikazio estrategien garapena suposatzen du.
- Eskolako zuzendaritzak antolatze zatian parte hartzen du, eta baita laguntza lanen garapenean.
UZTA BILDU
- Ikasturtean zehar eskolako martxarekin bat egiteko antolatuta dauden lau bilketa momentu daude.
- Irakasleak ez diren langileak (atezainak) uda garaiean baratza ureztatzeaz arduratzen diren pertsonak dira eta hauek udan zehar biltzen dituzten tomate, kalabazin, piper eta pepinoen ekoizpena ugaria da.
- Ikasleriak bizitzen duen lehenengo bilketa urriaren inguruan gertatzen da, eskolako azken hilabetean (ekaina) landaturiko guztia, eta baita uztailean, laguntzaileak diren helduak landaturiko porru, zerba, espinaka eta loreen bilketarekin. Baratzan salmentan jartzen diren kalabazinak, piperrak, pepinoak eta tomate-renbat gelditzen dira oraindik.
- Hurrengo garrantzizko bilketa momentua bigarren hiruhilabetean iristen da, borraja eta baratxuriekin.
- Azkena ikasturtearen amaieran heltzen da letxuga eta tipulekin.
DENDA: BERDURA ETA BARAZKIEN SALMENTA
- Ikasleriak berdura eta barazkien salmentarekin beraiek egindako lanaren fruitua bizi ahal izatea eta baratzaren iraunkortasunaren garrantzia da denda martxan jartzearen helburua.
- Baratza inguru baten hurbiltasunak, bakoitzaren lana eta igurumea zaintzearen garrantzia ulertzeko, ikasleriak beraien ahaleginak eta ardurak, berdurak landatu, ureztatu eta zainduz beraien etxean jateko eta dastatzeko prozesu batean bukatu dezakela frogatzeko aukera eskaintzen du. Onura ekonomiko bat eskeintzen dieten modu berean, egokia aukeratu dezaketen esperientzia batean erabiltzeko.
- Modu honetan ere, ume askok etxean dastatzen ez dituzten janari ekologikoen gozamena sustatzen dugu.
Beraiek ladatu eta zaindutako berdura salmentaren esperientzia bizitzeak, beraien lanaren benetako egileak sentiarazten ditu eta inguratzen dituen benetako egoerara hurbiltzen dituzten eta adierazgarri diren ikasketak bizitzeko aukera ematen die. - Beraien seme-alaben lanen protagonistak izan eta laguntza bai emozionala eta bai ekonomikoa emanez, familiak bizipen prozesu honen parte hartzaile sentitzen dira. Eskola baratzako berduraren salerosketa banatuz, beraien seme alabek esperimentatutako bizipen eta kurrikulu prozesu guztia ulertzen laguntzen ditu.
- Dendarekin jasotako onura, talde-gela bakoitzak zertan imbertitu eztabaidatu eta negoziatu du. Orain arte esperientzia hau bizitu duten talde-gelak ikasturte amaierako ateraldia (Donostia-ko Zientzia Museo-rako sarrerak) ordaintzeko erabiltzea erabaki dute, eta baita hurrengo urteko ikasturte amaierako kanpaldirako gordetzea.
Dendaren esperientzia motibatua eta adierazgarria da eta dagoeneko, gure eskolako lehen hezkuntzako lehenengo zikloko matematika arloko kurrikulu garapenean parte hartzen du.
KONPOST
- Gure eskolako gosari osasuntsuko ondar organikoaren birziklapena (eguneroko fruta banatua), baratzako ondar organikoarekin batera, konpostaje prozesu bat edukitzea uzten gaitu baratzaren eta honen ekoizpenaren mantenimendu eta garapenaren zirkulua itxiz.
- Konpost prozesuarekin gure ikasleak lurra ongarritzea eta honek ekoiztu ahal izateko behar dituen elikagaiak edukitzearen garrantzia ulertzen dute.
- Ikasturteko bederatzi hilabeteetan zehar eskolako umeak, modu ordenatu eta mailakatuan bizitzen dute, birziklatutako fruta guztiaren usteltzea eta honen nahasketa eta bere garraztasuna indargabetzeko elementu naturalak ematearen beharra (lastoa, kartoiak, inasuketaren ondarrak, hezetasuna) eta zizareak agertzen direnean beste bizi ziklo bat dagoela ikusi, guztia ongi dagoelaren seinale.
- Konpostaren prozesua lehen hezkuntzako 2. mailako ikasleak ikasturtean zehar egindako konpost guztia bankaletara botata gelditzen denean amaitzen da, eta ikasleak konpost honek baratzaren ekoizpenerako emango dizkion elikagaiak beharrezkoak direla egiaztatzen dute.
- Prozesu hau amaituta, frutaren birziklapena, berdura ondarrak eta baratzako belarra… prozesu berri bat hasiko da berriro, talde-gela berri batek bizipen hau hasi dezan.
- Eskuragarri: PDFa ikasleekin konpost lanketa prozesua lantzeko