FAMILIEN WHATSAPP TALDEEN ERABILERA EGOKIAREN DEKALOGOA

  1. Taldea eratzean, aurretik familia guztiak kontsultatu bertan parte hartu nahi duten edo ez jakiteko.
  2. Eskolako parte hartze bideak modu egokian erabili: eskolarekin erlazionatutako edozein gaiaren inguruko zalantza edota proposamena zuzenean irakasleei edo, bere kasuan, Guraso Elkarteari transmititu.
  3. Taldean bakarrik garrantzitsua den eta eskolarekin zerikusia duen informazioa idatziko dugu.
  4. Taldean landutako gaiak ikasle guztiendako adierazgarriak izan behar dira.
  5. Whatsapp taldea ez da irakasle, beste guraso edo ikasleen inguruko azalpen ezta balorazioak egiteko lekua.
  6. Taldean egiten den parte hartzea errespetuz ez bada egiten ari, saia zaitez gelditzen.
  7. Guztiz debekatuta dago taldean irakasle, guraso edo ikasleen bideoak, argazkiak edota informazio pertsonalak zabaltzea.
  8. Ikasle bakoitza egin behar dituen lanen arduraduna da beraz, familiek honen inguruan galderak egin ahalko dituzte taldean une zehatz eta puntualetan.
  9. Familia zehatz bati informazioa bidali nahi baduzu, taldea erabili beharrean, berarekin zuzenean jar zaitez harremanetan modu pribatu batean.
  10. Oroitu eskolako funtzionamendu eta elkarbizitza hobetzearren, whatsapp taldeen erabilera egokia egitea guztiz beharrezkoa dela.

Deskargatu dekalogoa