ENGLISH WEEK!

Joan den astean, maiatzaren 2tik 6ra, LH5-eko ikasleak eta irakasleak “English Week” kanpamendura joan ginen. Han, ikasleek bost egunez gozatu ahal izan zuten ingelesez erabat murgilduta. Esperientzia oso aberasgarria eta atsegina izan zen; goizean, jatorrizko irakasleekin joaten ziren klasera, eta arratsaldean, jarduerak, jolasak eta dantzak egiten zituzten. Primeran pasa genuen eta asko gozatu genuen!

Last week, from the 2nd of May to the 6th, LH5 students and teachers attended the “English Week” camp where the students were able to enjoy a complete immersion in English for five days. The experience was very enriching and gratifying; in the morning they attended classes with native teachers, and in the afternoon they performed activities, games and dances. We had a great time and we enjoyed it so much!

Hezkuntzaren aldeko ekintza astea

Apirilaren 28an Hezkuntzaren aldeko ekintza astea ospatu zen hezkuntzako departamentuan. Butzintxuri eskolatik D ereduko irakasle bat eta bi ikasle eta A/G ereduko beste irakasle eta beste bi ikasle joan ginen. Ekitaldi honetan irakasleen garrantziari buruz egindako lanak aurkeztu genituen.

 

ZIENTZIALARI BELAUNALDI BERRIA BUZTINTXURIN!

LH 4. mailako ikasleak metodo zientifikoa ezagutzen gabiltza, eta noski, esperimentuak egiten ere.

Apirilaren 6an LH 4. mailako ikasleak Arga ibaira joan ginen ibaiko ura hartu eta aztertzera, uraren kalitatea neurtzeko.

Azkeneko asteetan, hiru geletan metodo zientifikoaren eta zientziaren inguruan ikertzen ibili gara. Gainera esperimentu desberdinak jorratu ditugu bai gelan zein etxean eta bide batez, argibide testua lantzeko baliatu dugu proiektua. 

Gainera, teoria desberdinak ezagutu eta aipatu ditugu: grabitatearena, flotazioarena, magnetismoa, pisuaren banaketa, objektuen abiadurak, masak eta talkak, kutsadura akustikoa, energia motak…

Azkeneko irteera labur hau hiru geletako ikasleek elkar ezagutzeko probestu dugu, azken kurtsoetan ez dugulako horretarako aukerarik izan. 

Baratzean egokitze eta berrritze lanak egiteko Auzolana

Baratzean egokitze eta berrritze lanak egiteko Auzolan deialdia burutu zen larunbatean apirilak 30ean. LH1 eta LH2ko geletako ikasleen guraso boluntarioak eta ikasleak gerturatu ziren. Eguraldi ederra, hamaiketako ederragoa eta lan bikaina!  Giro paregabean bigarren baten baten gogoz geratu ginen!

 

PROIEKTUA – HAURREN ZAINTZA

3 urteko haurrek (AG eredua) interes eta jakin-min handia agertu dute haurren jaiotzaz eta behar dituzten zaintzez ikasteko.

Zer dakigu haurtxoei buruz? galderaren aurrean, ekarpen batzuk hauek izan ziren:

  • Negar egiten dute.
  • Esnea edaten dute
  • Pixa eta kaka egiten dute eta pixoihalak dituzte.
  • Txikiak dira
  • Jan, jan eta hazi egiten dira.

Hala, aldez aurreko ezagutzetatik eta motibazioetatik abiatuko gara, eta haurren txokoa sortzea erabaki dugu. Txoko horretan, guztion artean pentsatu behar dugu zer eduki behar duen, familiei laguntza eskatuz.

Ekarritako materialarekin, gure txokoan aurkeztu eta antolatuko dugu, medikuak garela simulatuko dugu, eta gauza asko ikasiko ditugu, gure sormena, berdinekiko harremana, komunikazioa eta, batez ere, besteekiko errespetua eta zainketa ikasiko ditugu.

Students of 3 years old have a huge interest and curiosity to learn about what babies need.  So, we focus on what we know and we decide to create a babies corner, asking for collaboration with families.  Therefore, we create a special corner in which we are developing our creativity, relationship, communications and learning respect and care to the others. 

Erriberriko Errege Jauregira bisita

Joan den astean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako taldeek Erriberriko Errege Jauregia bisitatzeko aukera izan zuten. Ikasleek, bisita gidatu oso atsegin baten bidez, Karlos III.a Noblearen gortera bidaiatu zuten.

“Oso egun polita izan genuen, eta asko ikasi genuen”

Buztintxuri inklusioarekin bat

Joan den apirilaren 3an, ANA Nafarroako Autismo Elkarteak antolatutako ekitaldi hunkigarri batean, Autismoari buruzko X. Marrazki Lehiaketako sariak banatu ziren. Gure 5 urteko ikasleek parte hartu zuten, eta sorpresa polita jaso genuen Izaro Etxeberriak, gure ikastetxeko 5 urteko ikasleak, lehen saria lortu zuela jakin genuenean. 

Zorionak Izaro!

Txokotik txokora 1.mailan

Lehenengo mailako ikasleak gara eta zuekin gure ingelerako esperientzia partekatu nahi dugu. Oso gustura aritzen gara ingelesa modu ludikoan lantzen, jolasen bitartez, aire librean eta beste gelakoekin erlazionatuz; betiere egungo egoera ahaztu gabe. 

Asteartero elkartzen gara jolas garaia ondoren eta itzel pasatzen dugu:

  • Ipuinak entzun, irakurri eta bizitzen ditugu! 
  • Abesten eta dantzan aritzen gara, abesti pila bat ikasi ditugu jadanik! 
  • Hiztegi berria eta estruktura gramatikalak ere ikasi ditugu jolasen bitartez! 

Asteazken eta ostiraletan txokoetan lan egiten dugu buru belarri! 

Espero dugu gure argazki eta bideoez disfrutatu izana!

Ondo izan eta pozik bizi!

¡Esperamos que hayáis disfrutado de nuestras fotos!

Joko Olinpikoak

Inauteriak hemen dira, eta, dakizuenez, aurtengo gaia “Joko Olinpikoak” da. Duela bi aste, D ereduko Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Juan José Fuertes Martínez ezagutzeko aukera izan zuten, eta 4 urteko D ereduko klaseek Adur Etxezarreta Rezola ezagutu eta harekin hitz egiteko aukera izan zuten.

Juan José Fuertes Martínez igeriketa egokituan lehiatu zen kirolari nafarra da. 1992tik 1996ra bitartean, zazpi domina irabazi zituen Udako Joko Paraolinpikoetan. Beste lehiaketa askoren artean, 1992ko Bartzelonako eta 1996ko Atlantako paralinpiadetan parte hartu zuen.

 

Adur Etxezarreta Rezola ibilbide luzeko eskiatzaile nafarra da, eta berriki nabarmendu da Pekin 2022ko neguko Joko Olinpikoetan parte hartu duelako. Sailkapen orokorrean posturik onena lortu du: gizonezkoen 17. jaitsiera.

AUPA PITITOTO ETA PATATAUTE!

Otsailak 25ean Inauteriak ospatu genituen eskolan, eta aurtengo gaia Joko Olinpikoak zirenez, 4 urteko ikasleak “Hasierako ekitaldia” antzeztu genuen. Horretarako, gela bakoitzak herrialde bat asmatu zuen, bere bandera eta janzkera barne. Prozesua oso parte-hartzailea eta motibagarria izan zen eta egun horretan oso ongi pasatu genuen.