ZIENTZIALARI BELAUNALDI BERRIA BUZTINTXURIN!

LH 4. mailako ikasleak metodo zientifikoa ezagutzen gabiltza, eta noski, esperimentuak egiten ere.

Apirilaren 6an LH 4. mailako ikasleak Arga ibaira joan ginen ibaiko ura hartu eta aztertzera, uraren kalitatea neurtzeko.

Azkeneko asteetan, hiru geletan metodo zientifikoaren eta zientziaren inguruan ikertzen ibili gara. Gainera esperimentu desberdinak jorratu ditugu bai gelan zein etxean eta bide batez, argibide testua lantzeko baliatu dugu proiektua. 

Gainera, teoria desberdinak ezagutu eta aipatu ditugu: grabitatearena, flotazioarena, magnetismoa, pisuaren banaketa, objektuen abiadurak, masak eta talkak, kutsadura akustikoa, energia motak…

Azkeneko irteera labur hau hiru geletako ikasleek elkar ezagutzeko probestu dugu, azken kurtsoetan ez dugulako horretarako aukerarik izan. 

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.