Txokotik txokora 1.mailan
Lehenengo mailako ikasleak gara eta zuekin gure ingelerako esperientzia partekatu nahi dugu. Oso gustura aritzen gara ingelesa modu ludikoan lantzen, jolasen bitartez, aire librean eta beste gelakoekin erlazionatuz; betiere egungo egoera ahaztu gabe.
Asteartero elkartzen gara jolas garaia ondoren eta itzel pasatzen dugu:
- Ipuinak entzun, irakurri eta bizitzen ditugu!
- Abesten eta dantzan aritzen gara, abesti pila bat ikasi ditugu jadanik!
- Hiztegi berria eta estruktura gramatikalak ere ikasi ditugu jolasen bitartez!
Asteazken eta ostiraletan txokoetan lan egiten dugu buru belarri!
Espero dugu gure argazki eta bideoez disfrutatu izana!
Ondo izan eta pozik bizi!
¡Esperamos que hayáis disfrutado de nuestras fotos!
Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!