INAUTERIAK BADATOZ ETA GU ERE FESTAN MURGILTZEN ARI GARA!

Nafarroak historian zehar inauteriekin lotura zuzena izan du eta duela urte askotik hona elementu asko gorde dira. Horrenbestez, lurralde honek jaialdi honekin duen lotura oso garrantzitsua izan da.

Nafarroako inauteriak oso anitzak dira eta hori ikus daiteke, lurraldearen iparraldetik hegoaldera festa hauek ospatzeko hamaika modurekin. Baina, hau da herri kultura aberasten duena.

Honen harira, A ereduko 4º mailako ikasleok Nafarroako inauterien inguruan asko ikasten ari gara. Ikusi dugu Nafarroan herri ezberdin askotan lantzen direla inauteriak eta hauetako bakoitzak bere berezitasuna duela ere konturatu gara.

Informazioa aurkitu ostean, taldeka herri ezberdin bakoitzari buruzko aurkezpenak egin ditugu eta bakoitzari dagokion inauterietako pertsonaia zein den eta zer egiten duen ikasi dugu. Asko gustatu zaigu Nafarroako kulturaz gehiago ikastea eta gainera pertsonaia berri asko ezagutu ditugu.

Mari trapu, alde zaharreko inauteriak
0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.