IHAUTERIAK 2015

Familia horiek:

OTSAILAK 13 OSTIRALA, Ihauteriak ospatuko ditugu. Horregatik, sarrera ohiko moduan izango da, 9:00etatik 9:10etara, eta irteera asteazkenetan bezala, 13:00etan (jantokian bazkaltzera gelditzen direnak gehienez 15:15 arte). Oroitu arratsalde horretan ez dagoela klaserik.

Hamaiketakorako bokata txiki bat ekarri behar dute, izena jarrita.

Eskola barruan argazkiak ezin direla atera jakinarazten dizuegu (patioan edota kalean ateratzeko aukera duzue). Kontutan izan eskolatik argazkiak eta bideoak ateratzeaz arduratuko garela eta beste dokumentazioarekin batera emango dizkizuegula.

ORDUTEGIA:

9:00-9:10 IKASLE ETA FAMILIEN SARRERA.

9:10-9:45 GELETAN MOZORRATZEKO DENBORA.

10:00-11:00 AUZOTIK PASACALLES-KALEJIRA (FAMILIEKIN).

11:00-11:30 HAMAIKETAKOA.

11:30-12:45 PATIOAN DANTZAK (FAMILIEKIN).

12:45-13:00 GELAK BILDU ETA OPORRAK!!

Eskerrik asko: Hezkuntza Taldea