EUSKOMETROA HAUR HEZKUNTZAN

Haur-Hezkuntzako etaparen amaieran gaude, eta poliki-poliki euskaraz trebatzen goaz. Hasieran, nahiz eta ulertu, euskaraz kostata hitz egiten genuen, baina geroz eta gehiago saiatzen ari gara. Saiatzeko, aurreko urtean erabili genuen idei bikaina erabili dugu: EUSKOMETROA!

Ezagutzen duzue? Ezagutzen ez baduzue, guk kontatuko dizuegu … 

  1. Gelan ur botila handi bat jartzen dugu, hutsik, hau da, ura gabe. eta 10 arteko zenbakiak jartzen ditugu. 
  2. Denon artean sari bat pentsatzen dugu, saria bibentziala izan behar da. 
  3. Saria idatzi egiten dugu eta plastikozko arrautza baten barnean sartzen dugu.
  4. Arrautza ur botilaren barruan sartzen dugu. 
  5. Euskaraz hitz egiten dugunean, egunaren amaieran hausnarketa bat egiten dugu eta zenbat ur merezi dugun baloratzen dugu.  
  6. Ura goraino iristen denean, saria ospatzen dugu.

AURTEN SARI HAUEK LORTU DITUGU! 

  •  Haur Hezkuntzako 5 urteko A gelan honako sari hau ospatu dugu otsailean: Mozorro festa egin dugu: 

  • Haur Hezkuntzako 5 urteko B gelan honako sari hau ospatu dugu apirilean: Bokatak ekarri ditugu eta eskola ondoko zelai batetara atera gara jolastera eta hamaiketakoa jatera:

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.