Akelarrerik hoberena, bigarren zatia

…Maialen plan ikaragarria zeukan. Zorionez, poltsikoan hauts pika- pika batzuk zeuzkan bere lagunei bota eta laguntzeko. Horrela hainbeste mugituko zirenez, zuhaitzeko adar bat apurtu egingo zen.

Lagunak salbu zeuden orain eta Akerbeltz eta bere lagunak segika genituenean Ivanek harri batzuk aurkitu zituen lurrean eta atzeraka bota zituenean sorginei eman zien. Irteerara ailegatzen ari ginela Tartalo eta Basajaun aurkitu genituen zaku handi bat eskuan zutela.

Zaku horren barruan Naroa sartu nahi zuten baina Naroa oso azkarra zenez karate mugimendu batzuk eginez, Tartalo eta Basajaun zaku barruan bukatzea lortu zuen.

Denak pozik eta salbu geundela uste genuenean, sarrerako sorgina eta Akerbeltz agertu ziren. Orduan, Maialen eta Iñari Akerbeltz eta sorginaren aurka borrokan hasi ziren eta noski, irabazi zuten. Orduan Naroak esan zuen:

-Ez gara inioiz Zugarramurdira bueltatuko.

Denon erantzun genuen:

-Ezta pentsatu ere!

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.