5.MAILAKOAK NAFARROAKO MUSEORA JOAN DIRA.

Pasaden astean, Nafarroako museora joan ginen hezurren bidez orain urte asko hil zirenen bizitzak irudikatzen ikasteko. Ikasleek hainbat gauza ikasi zituzten, besteak beste, hezurren bidez antropologoak gai direla aintzina hil zirenak zer gaixotasun zuten bizi ziren bitartean. Gaur egun ez bezala, lehen, sendagairik existitzen ez ziren garaietan, pertsonek pairatzen zituzten gaixotasunak hezurretara igarotzen zitzaien, hala nola, sifilisa eta lepra.

Gainera, burezurrean hildakoek zuten zuloak behatuta ikasi zuten zauri horren ondorioz hil baziren eta zerk eragin zuen zauria: suzko armak, erorketak…

Azkenik, tailer bat egin zuten entzundakoa praktikan jartzeko. Hainbat kontu gehiago ere egin zuten, haien hezurrak (burezurra, femurra) neurtzea, esaterako.

Ikastaroak ordu eta erdi iraun zuen eta giza gorputza proiekturako eraginkortzat ikusi zuten txangoa.

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.