2. B MAILA ETXETIK LANEAN

Dagoeneko etxean egon behar dugun seigarren astean sartu gara eta horren ondorioz, 2.B mailan etxetik lanean ari gara. Astez aste proposamen berriak egiten ditugu eta horietako bat oso interesgarria egiten ari zaiguna galaxien proiektua da. Bai, galaxia eta planeten munduan murgiltzen ari gara aste hauetan zehar, astez aste bidai berriak eta desberdinak eginez.

Horretarako lehendabizi gure suziriak prestatu genituen espaziora behar bezala iristeko. Baina gure suziriak zerekin egingo zuen topo? Nondik ibiliko ginen? Hasi aurretik hainbat galdera egin genizkion gure buruari eta jarraian lanean hasi ginen gogor. Horretarako lehendabizi Ene Kantakeko abesti batekin planetak ikasi genituen ordena errespetatuz.

Beraz, orain arte eguzki sistema bere osotasunean aztertu dugu eta eguzkiaren eta ilargiaren gauza bitxi batzuk ikasi ditugu. Esaterako, eguzkia orain dela zenbat urte sortu zen ikasi dugu, zenbateko bizialdia duen etab. Ilargiari dagokionez, ea zergatik ikusten dugun forma desberdinekin aztertu dugu, faseak ikertuz.

Baina gure planeta eta galaxien arteko bidaiak aurrera jarraitzen du, geldialdi desberdinak eginez eta hurrengo geltokira iritsi gara, Lurrera hain zuzen eta ea zer ikasten dugun.

We have reached the sixth week staying at home so 2.B students are learning from our homes. Every week we work on new proposals among which one of the most interesting is the project about galaxies. Yes, for last weeks we buried ourselves in the world of the galaxy and planets, going along different trips week by week. 

First step was to create our own rockets to reach space properly. But what would our rocket find? Where would we travel through? We asked ourselves many questions before starting and immediately after we started working hard. Therefore, we learned the planets’ names in their order singing Ene Kantak song. 

 For that reason, we have analysed the whole solar system and learned curious information about the sun and the moon. We have learned, for example, how long ago the sun was created, its estimated lifetime and so on. Concerning the moon, we analysed why do we see it having different shapes, learning about its phases. 

But our trip around planets and galaxies still continues, having several stops and arriving to the next one: the Earth. Let’s see what we learn about it. 

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.