¡SALIDA A LA PISCINA DEL AULA ALTERNATIVA!



Maiatzean hasi ginen San Jorgeko plazetara joaten eskolako Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikaskideekin. Hainbeste gustatu zitzaigun esperientzia, gehiagotan errepikatu dugula! Osteguna iritsi arte itxaroteak urduri jarri gintuen, gogo handia genuelako, eta azkenean eguna iritsi zenean, hura zirrara! Ze pozik! Lehen kontaktua oso xelebrea izan zen, batzuek uretan arrainak bezala igeri egiten zuten eta beste batzuek urertzetik gozatzen zuten, uretan sartzeak, batzuetan, beldur pixka bat eman dezakeelako eta, gainera, oso hotza zegoelako! Oso ondo pasatzen dugu, bakoitzak bere erara, barrutik, kanpotik, txurroekin, pilotekin, ur-zorrotadekin jolasean, besteak zipriztintzen jolasten, igerilekura salto egiten, ahateak flotarazten… Datorren ikasturtean ere errepikatuko dugu!

