EUSKOMETROA HAUR HEZKUNTZAN
Haur-Hezkuntzako etaparen amaieran gaude, eta poliki-poliki euskaraz trebatzen goaz. Hasieran, nahiz eta ulertu, euskaraz kostata hitz egiten genuen, baina geroz eta gehiago saiatzen ari gara. Saiatzeko, aurreko urtean erabili genuen idei bikaina erabili dugu: EUSKOMETROA!
Ezagutzen duzue? Ezagutzen ez baduzue, guk kontatuko dizuegu …
- Gelan ur botila handi bat jartzen dugu, hutsik, hau da, ura gabe. eta 10 arteko zenbakiak jartzen ditugu.
- Denon artean sari bat pentsatzen dugu, saria bibentziala izan behar da.
- Saria idatzi egiten dugu eta plastikozko arrautza baten barnean sartzen dugu.
- Arrautza ur botilaren barruan sartzen dugu.
- Euskaraz hitz egiten dugunean, egunaren amaieran hausnarketa bat egiten dugu eta zenbat ur merezi dugun baloratzen dugu.
- Ura goraino iristen denean, saria ospatzen dugu.
AURTEN SARI HAUEK LORTU DITUGU!
- Haur Hezkuntzako 5 urteko A gelan honako sari hau ospatu dugu otsailean: Mozorro festa egin dugu:
- Haur Hezkuntzako 5 urteko B gelan honako sari hau ospatu dugu apirilean: Bokatak ekarri ditugu eta eskola ondoko zelai batetara atera gara jolastera eta hamaiketakoa jatera: