Txokotik txokora 1.mailan

Lehenengo mailako ikasleak gara eta zuekin gure ingelerako esperientzia partekatu nahi dugu. Oso gustura aritzen gara ingelesa modu ludikoan lantzen, jolasen bitartez, aire librean eta beste gelakoekin erlazionatuz; betiere egungo egoera ahaztu gabe. 

Asteartero elkartzen gara jolas garaia ondoren eta itzel pasatzen dugu:

  • Ipuinak entzun, irakurri eta bizitzen ditugu! 
  • Abesten eta dantzan aritzen gara, abesti pila bat ikasi ditugu jadanik! 
  • Hiztegi berria eta estruktura gramatikalak ere ikasi ditugu jolasen bitartez! 

Asteazken eta ostiraletan txokoetan lan egiten dugu buru belarri! 

Espero dugu gure argazki eta bideoez disfrutatu izana!

Ondo izan eta pozik bizi!

¡Esperamos que hayáis disfrutado de nuestras fotos!

Joko Olinpikoak

Inauteriak hemen dira, eta, dakizuenez, aurtengo gaia “Joko Olinpikoak” da. Duela bi aste, D ereduko Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Juan José Fuertes Martínez ezagutzeko aukera izan zuten, eta 4 urteko D ereduko klaseek Adur Etxezarreta Rezola ezagutu eta harekin hitz egiteko aukera izan zuten.

Juan José Fuertes Martínez igeriketa egokituan lehiatu zen kirolari nafarra da. 1992tik 1996ra bitartean, zazpi domina irabazi zituen Udako Joko Paraolinpikoetan. Beste lehiaketa askoren artean, 1992ko Bartzelonako eta 1996ko Atlantako paralinpiadetan parte hartu zuen.

 

Adur Etxezarreta Rezola ibilbide luzeko eskiatzaile nafarra da, eta berriki nabarmendu da Pekin 2022ko neguko Joko Olinpikoetan parte hartu duelako. Sailkapen orokorrean posturik onena lortu du: gizonezkoen 17. jaitsiera.

AUPA PITITOTO ETA PATATAUTE!

Otsailak 25ean Inauteriak ospatu genituen eskolan, eta aurtengo gaia Joko Olinpikoak zirenez, 4 urteko ikasleak “Hasierako ekitaldia” antzeztu genuen. Horretarako, gela bakoitzak herrialde bat asmatu zuen, bere bandera eta janzkera barne. Prozesua oso parte-hartzailea eta motibagarria izan zen eta egun horretan oso ongi pasatu genuen.

 

READY, STEADY, GOAZEN!

Dakizuenez, hiruhileko honetan olinpiadak eta paraolinpiadak jorratu ditugu eskolan eta A/G ereduko 5 urteko ikasleok oso interesgarria iruditu zaigun istorio bat kontatu nahi dizuegu:

Cinisca de Esparta nor izan zen ikasi dugu:

She was a Spartan princess who became the champion of the Olympic chariot race and the first woman to achieve a sporting title, despite the fact that back then sports were exclusively for men.

Guk psikomotrizitate saio batean irudikatu dugu eta primeran pasa dugu!

IPARRALDE DBHI ATE IREKIAK ETA LIBURUTEGI IBILTARIA

IPARRALDE DBHI ATE IREKIAK

 

Pasa berri den asteazkenean, martxoaren 23an, LH6ko ikasleak Iparralde DBHI institutua bisitatzeko aukera izan zuten.

Lehenik eta behin, zuzendaritza taldearen harrera izan zuten ikasleek, hauengandik informazio esanguratsua jasoz.

Ondoren, institutuan lehen mailan dauden ikasleekin hartu eman bat izan zuten, zituzten galderak egiteko probestu zutelarik.

Bukatzeko, institutuan zehar ibilaldi batez gozatu zuten instalazioak ikusi ahal izateko.

LIBURUTEGI IBILTARIA! IRAKURTZEKO PREST?

Hilabete batzuetako geldialdi baten ondoren, abian da berriz ere liburutegi ibiltaria, errekreo garaian irakurketara animatzeko liburu laburrez osatutako gurdia. 

Astean behin egiten den ekintza honetaz 6.mailakoak arduratzen dira eta tarte honetan, nahi duena hurbil daiteke begiradatxo bat botatzera eta literaturaz gozatzera. 

Egia esan, jolasteko eta gure zaletasunak partekatzeko beste modu paregabea da!

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoaren 8an, asteazkenean, 4.mailako ikasleak emakumearen eguna modu ikusgarri  batean ospatu zuten feminismoaren aldeko egun honetan. Harri batzuk gelan morez margotu zituzten eta hari batzuk erosi zituzten elementu publikoak apaintzeko. Ondoren, harriak Buztintxuriko plazan jarri zituzten 8M siglak irudikatuz eta hariekin plazako bankuak, farolak, jolas-parkea… apaindu zituzten.