SALIDA A LA D.Y.A
Kaixo, 5.A-ko ikasleak gara eta urriaren 25ean D.Y.A-ra joan ginen 5B eta 5C klaseekin batera. Hemen duzue ikasitako guztia:
Bi taldetan banatu ginen, talde bat anbulantziara joan zen eta beste taldea lehenengo laguntzak ikastera joan ziren.
Anbulantzia Damian bolondresak erakutsi zigun. Lehenengo maletin-botikina ikusi genuen eta bertan gauza hauek zeuden: manta termikoa, diabetes aparatua, bendak, gasak, linterna, oxigeno botila, bokilak, tiritak… Gero anbulantzia barrutik aztertu genuen. Anbulanzia barruan gauza gehiago zeuden: larrialdi trineo bat, frigo bat, gurpileko aulkia, kamila bat, gaixoari laguntzeko aparatua…
Lehengo laguntzetara joan ginenean Aliciak eta Irenek erakutsi ziguten norbait larrialdietan dagoenean zer egin behar den, adibidez: norbaitek konortea galtzen badu gorputza alde batera mugitu behar da, abesti baten bidez jarraitu behar diren pausuak ikasi genuen.
Joan baino lehen argazki bat atera eta fosforito bat oparitu ziguten.
Dejar un comentario
¿Quieres unirte a la conversación?Siéntete libre de contribuir!