VICENTE FERRER

BESTE JARDUERAK:

  • ANTZERKIA: BIDEZKO MERTAKARITZA

Bidezko Merkataritzako Munduko Erakundeak, WFTO, horrela difinitzen du Bidezko Merkataritza:

La Organización Mundial del Comercio Justo, WFTO, define el Comercio Justo como: “Bidezko Merkataritza, elkarrizketa, gardentasuna eta errespetuan oinarritzen den merkataritza sistema da, nazioarteko merkataritzan duen garrantzi handiagoa bilatzen baitu, gizarte eta ingurumen irizpideei arreta berezia eskainiz. Garapen jasangarrian laguntzen du merkataritza baldintza hobeak eskainiz eta ekoizle eta langile kaltetuenen eskubideak bermatuz, batez ere hegoaldean “.

Bidezko Merkataritzak duen garrantzia pertsona guztiei, eta batez ere haurrei, hurbildu nahian, Logroñoko DINAMIKA TEATRAL taldeak gidoi bat prestatu zuen: http://www.dinamicateatral.com/

Jarduera hau Lehen Hezkuntzako azken mailei eta DBHko lehenengoei zuzenduta zegoen. Aktoresa bat, enpresari dirudun baten papera eginez, ikaslegoarekin elkarreragiten du Indiako langileak kontratatzearen onurak zeintzuk izango liratekeen konbentzitzen saiatzen.

Antzezpen osoan zehar Bidezko Merkatarizaren printzipioak mespretxuz aurkezten ditu. Dinamika partehartzailea bihurtzen da neska-mutilei orri birziklatuak ematen zaizkienean eta hauek Ricachona Muchapaste-ri botatzen dizkietenean emakume honek neska-mutilei itsusiak iruditzen zaizkien gauzak esaten dituenean, adibidez, “haur esplotazioa”, “soldata baxuak”, … Antzezpenaren bukaeran paperezko hegazkin bat egiten dute, eta Ricachona Muchapaste-k, beste dinamika baten bidez, Bidezko Merkataritzaren irizpideetako bat azaltzen die arreta gehiagorekin: “Bidezko harreman komertzialak”.

Jardueraren garapena:

D ereduko 3.mailako ikasleak eta A/G ereduko 4.mailakoak Vicente Ferrer fundazioak Bidezko Merkataritzari buruz antolatutako antzerkiaz gozatzeko aukera izan zuten apirilaren 27an. Antzerki interaktibo bat bezala aurkeztuta, ikasleek aukera izan zuten zuzenean aktoresaren antzezpenari buruzko desilusioa baloratzeko. Horretarako paper bola batzuk banatu zitzaizkien, eta hauek eszenatokira bota behar zituzten aktoresaren iritziarekin bat egiten ez bazuten (aktoresa emakume aberats eta harroa zen, gutxiago garatutako herrialdeen kontu etekina ateratzen zuena). Bidegabekeria honen aurrean, ikasle gehienak bola pila bat bota zituzten eszenatokira.

Bestalde, garatutako eta gutxiago garatutako lurraldeen arteko merkataritzaren gaia landu zuten. Hau ikusle/aktoresa elkarrekintzaren bidez egin zuten, gezurrezko diurarekin eta herrialde horien ekoizopena irudikatzen zuen paperezko hegazkinekin.

Antzezpen honi esker ikaslegoak Bidezko Merkataritzari buruzko zentzu kritikoa garatzeko aukera izan zuen, eta baita antzerkian bizitakoaren inguruko hausnarketa egiteko ere, adibidez:

– Gutxiago garatutako herrialdeek bizi duten bidegabekeria, garatutako herrialdeek eraginda.

– Sistema kapitalistaren boterea, non diruak pertsonek baino garrantzi gehiago duen.

– Nola lagunduko lukete haiek? Zalantzarik gabe, garapen bidean dauden herrialdeetan egiten diren produktuak bidezko balioan erosita (ekoizpen gastuak betezen dituena eta saltzailearentzat etekina sortzen duena).

  • TOPAKETAK

Guadarramako VI. Totaketaren (maiatzak 5-7) lotura http://docentesparaeldesarrollo.blogspot.com.es/p/encuentro-epd-guadarrama-2016.html

Orain arte egin ditugun bideoen youtubeko lotura:

https://www.youtube.com/channel/UCHXb7y9Yj55QrXCTmE
P0_Mg