MUNDU MAILAKO HERRITARRENTZAKO HEZIKETA ERALDATZAILEA

Zer da? Lehen Garapenerako Hezkuntza deitzen zena.

Mundu mailako herritarrentzako heziketa eraldatzailea (MmHHE), etengabeko berraztertzean dagoen kontzeptu aldakor eta bizia da, izan ere, etengabeko aldaketan eta eboluzioan murgilduta dagoen mundu baten beharrei erantzuteko jaio baita.

Garapenerako Heziketak, baloreak zein jarrerak garatzea sustatzen duen prozesu bat da, hala nola, mundu mailako elkartasuna, bakea, tolerantzia, gizarte-justizia eta ingurumenaren inguruko gaien kontzientzia. Era berean, mundu mailan zein maila lokalean, beren bizitza propioan edo komunitatean aldaketak sortuko dituzten baloreak sustatzen lagunduko dizkien talde horiei ezagutzaz zein gaitasunez dohaintzen dituena.” UNICEF, ZUZENDARITZA-BATZORDEA, 1992.

Mundu mailako herritarrentzako heziketa eraldatzailea, ez da ekimen edo eduki kurrikular isolatuak besterik izango dituen heziketa, etengabeko eboluzioan, dagoen prozesua baizik; anitza, integratzailea eta kulturaniztuna. Egungo arazoei aurre egiteko Ipar-hego noranzko biko begirada duen proposamen eta irtenbide zehatzak sortuko dituena, eta denboran luzatutako konpromiso prozesu bat dena. Mundu hobe baten alde egingo duena, kontzientzia ekologiko eta jasangarria izango duena, aurreko belaunaldiko librepentsalari zein iraultzaile bakezaleak eta bere buruak kolokan jarriko dituzten aldaketa agenteak sortuko dituena.

Mundu mailako herritarrentzako heziketa eraldatzailea eta pedagogia eraldatzaileak bultzatuko duen eskola baten alde egiten dugu, irizpide etikoen ikuspegitik guztion ongizatearen bilaketarekin konprometiturik dagoena. Proposamen irekiak, partehartzaileak, afektiboak, integratzaileak nahiz garrantzi handikoak sustatuko dituen eskola baten alde egiten dugu. Beste eragile zein elkarte ezberdinekin sinergiak ezartzearen bitartez barne eta kanpo elkarrizketa bilatuko duena. Erlazioen arteko elkar-ulertzea erraztu eta egungo munduko egoeraren ezagutza garatuko duena, eta halaber, ardurarekin ekiteko Heziketa-komunitateko partaide guztiak tresnaz gaituko dituen balore, jarrera eta trebetasunak landuko dituena.

Hortaz, ikastetxean, mundu mailako herritarrentzako heziketa eraldatzailearen inguruko ekimenak sustatzen eta dinamizatzen dituen batzorde ba dago. Ikastetxeko irakasle boluntarioz osaturik dagoena eta bere helburu nagusien artean, pentsamendu kritikoa piztea eta aldaketa sozialerako agenteak sortzea, duena.