Nekazaritza ekologikoko eskola baratza

DESKRIBAPENA

Proiektu hau, eskolako baratzaren lan eta mantenimenduan oinarritzen da, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko natur inguruaren ezagupena arloaren lan kurrikularraren funtsezko euskarri bezala.
Testuinguru honetan Lana egituratzeak, arlo honen edukiak lantzea uzten gaitu uraren zikloa, eguzki sistema eta ilargiaren faseak esaterako. Eta baita, matematika eta hizkuntzalaritza gaitasunak modu praktiko batean garatzea.
Baratza inguruko lanak bankalak prestatu eta konposta gaineratuz hasten dira. Landaketarekin (horretarako aurretik lan bat burutu behar dugu zenbat planta landatu ditzazkegun, zein distantzietan… jakiteko) eta mantenimenduarekin (ureztatu, belar txarrak kendu, zorigaitzak kontrolatu…) jarraituko dugu.
Bukatzeko, berdura eta barazkien uzta bildu ondoren eskolan denda bat antolatzen dugu, bertan familiei produktu guzti hauek saltzen dizkiegu. Honetarako, garrantzitsua da aurretik dirua landu eta salneurriak ezartzea (txanpon eta billeteen balioa, nola itzuli kanbioak…).
Baratzak konpostaren beharra ekarri gaitu eta horregatik, Iruñeako Eskualdeko Mankomunitateak egindako laguntza eta ekarpenaz gain, bi konpostadora martxan jarri ditugu. Gure eskolako ikasleek asteko egun guztietan era askotako frutaz osatutako gosari osasuntsu eta banatua egiten dute. Ikasle bakoitzak etxetik fruta pieza bat ekarri eta hau gelan prestatu eta elkarbanatzen da. Frutaren hondarra, hosto, adar eta belarrarekin batera konpostadoran jartzen dira, baratzarako substratua lantzeko.
Guzti hau modu egoki batean landu ahal izateko Baratza Komisio bat sortu dugu, ikasleek daukaten adina dela eta, ezin dituzten lanak aurreratu eta koordinatzeaz arduratzen da. Komisio hau Zuzendaritza Taldeko partaide batzuk, irakasleria, familia bolondresak eta eskola kanpoko persona batez osatuta dago, azken honek gure baratza ekologikoa nola zaindu eta mantendu laguntzen gaitu.

HELBURUAK

  • Baratza ekologikoaren zainketa eta mantenimenduaren bitartez, Lehen Hezkutnzako Lehen Zikloko natur inguruaren ezagupena arloko kurrikuluma garatzea.
  • Ingurumearekiko zainketa eta errespetua sustatu, iraunkortasun jarrera eta ekintzak bultzatuz ( 7.milurteko helburuarekin erlazionatuta).
  • Arduradun, konstruktibo eta solidario jarrera hartuz taldeko ekintzetan parte hartu.
  • Kontsumo arduratsuarekin konpromezua duten jarrerak lagundu, berezko errekurtsoak aprobetxatuz.
  • Hezkuntza komunitateko ordezkari guztien parte hartzea bultzatu.

Eskolako baratza testuingurua gure eskolako beste hezkuntza testuinguru bat bezala ulertzen dugu eta horregatik, baratzaren mantenimendu eta lanaren bitartez, hezkuntza komunitate bezala zehazten gaituzten baloreen garapena modu harmoniko batean bermatzen saihatzen gara.

INPLIKATUTAKO ERAGILEAK

Eskola baratzaren zaintza eta mantentze lanetan hezkuntza komunitate guztia parte hartzen du.
Lehen hezkuntzako lehen zikloko ikasleria baratzaren kudeaketa, mantentze lanen eta garapenaren arduraduna da eta, testuinguru honetan, kurrikulumaren arlo desberdinen helburu eta edukiak lantzen ditu, eta zehaz-mehatz inguruaren ezagupenarenak.
Gure ikastetxea, sorrera berriko eskola bat izanik (aurtegoa ibilbideko 5º ikasturtea izan da), ikasleria zaharrena 2º mailako Lehen Hezkuntzakoa da. Hau dela eta, Haur Hezkuntzako ikasleriak parte-hartu eta lagundu egiten du ekintza zehatzetan: ureztatzea, landaketa, uzta jasotzea…
Ikastetxean badugu baratza komisioa non hezkuntza komunitateko edozein pertsona parte-hartu dezakeen, honen mantentze lanetan laguntzeko prest dagoen edozein irakaslea edo familia.

Ikastetxeko irakasleak ez diren langileen laguntza (langile laguntzaileak-atezainak) daukagu, zeintzuk irakasleak eta ikasleak ez dauden epeetan baratzaren ureztatzeaz arduratzen dira.
Baita ere Nafarroako Gorbenuak sustatutako kanpaina batean parte hartzen dugu: “Fruta eta barazkien banaketa 2014 urtea”, non asteko zenbait egunetan ikastetxeari fruta eta barazki ekologikoaz hornitu egiten zaio hamaiketakoan jateko.
Azkenik, Iruñerriko Mankomunitatearen elkarlana eta laguntza daukagu, baratzeko lurra aberasteko konposta eta gure konposta egiteko konposterak ematen dizkigute. Beraiek, baita ere, konposta modu egokian garatzeko aholku eta gainbegira lanak egiten dizkigute.

GARATUTAKO EKINTZAK

    1. “Bankal chino”ak prestatu
    2. Landaketa eta ereite
    3. Mantenimendua
    4. Uzta bildu
    5. Denda: berdura eta barazkien salmenta
    6. Konpost-egitea

(informazio gehiago)

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOA

Eskolako baratzaren kudeaketak lurraren lanketa eta laborantza modu ezberdinak ezagutu eta esperimentatzea uzten gaitu. Gure kasuan baratzaren antolaketa “bankal chino”-etan denez, lugorri denboraldi eta produktu kimikoak erabili gabe eta ingurumearen errespetua eta iraunkortassuna mantenduz lurraren etengabeko ekoizpena baimentzen gaitu, gure arbasoen garaian lurra lantzen zuten modu berean.

Modu honetan lorturiko elikagaiak, eskolako proiektu eta filosofiarekin ados egonik eta garatutako gosari osasuntsuarekin bat, ikasleenganako elikadura osasuntsu eta orekatua bermatzen da.

Alderdi guzti hauek ama lurrarekiko errespetua eta zainketaren sentsibilizazio eta kontzientzia sustatzen dute.

Baratzaren batzordean partehartu nahi baduzu gure banaketa zerrendan harpidetu behar zara. Egin behar duzu gauza bakarra zure posta-e helbidea beheko formularioan sartu, “Harpidetu” aukeratu eta “Bidali” sakatu:

Posta-e helbidea*