Haur zein lehen hezkuntzan lan egin daitekeen proposamen bat da. Gure familia bizitzen ari den momentu desberdinak aurkeztu daitezke, errealitate desberdinak erakutsiz eta honen inguruan eztabaidatuz. Nortasun kritikoaren garapenean sakontzen saiatzen gara, modu honetan gure hizkeratik “pobrezia” edo “gaixo” hitzak bezalakoak kenduz, errealitatearekin bat ez datozen hitzak direlako. Informazioa emanez eta eztabaidaren bitartez gizartean ematen diren egoera errealak (lan gutxi, soldata prekarioak, desberdintasun sozial eta ekonomikoak, …) egiaztatu eta aztertzen saiatzen gara, berez ez delako pobrezia kontua, baizik eta zentzu guztietan banaketa desberdina..

Badakigu zaila dela hitz hauek gure hizkeratik desagertzea, gure gizartean oso barneratuta daudelako.