Gure eskola Nafarroako Elkartasun Eskolen sarean sartuta dago. Sare hau, sentsibilizazio programa baten parte da eta mundu-mailako biztanleriaren eraldaketara bideratuta dago.

Hezkuntza Garapeneko Nafarroako Estrategian kokatuta dagoen sarea da, Hezkuntza Departamentuak sustatua eta Nafarroako eskoletara zuzendua:

  • Programa: Garapenerako Hezkuntzako proiektuen multzoa, ikastetxeek GGKEen prestakuntzarekin eta laguntzarekin sortua. GGKEek aholkularitza pertsonalizatua ematen du ikasturtean zehar, ikastetxe bakoitzak behar eta errealitate bereziak baititu. Prozesuan laguntza ematen zaie ikastetxeei eta haien proposamenak egokitzen dira.

  • Garapenerako Hezkuntza: Garapenerako Hezkuntza hezkuntza-prozesu bat da, munduan aberastasuna eta boterea banatzeko moduan dauden desberdintasunez, haien zergatiez eta ondorioez kontzientzia hartzera eraman behar gaituena eta mundu bidezkoago bat lortzeko jarrera solidarioak eta gizarte-konpromisoa bultzatu nahi dituena.

  • Garapenerako Hezkuntzako Estrategia: Nafarroako Garapenerako Hezkuntzako Kontseiluaren barruan landutako plangintza-dokumentua da, 2012a arte indarra duena (urte hori barne), Nafarroako Lankidetzaren II. Plan Zuzentzaileak (2011–2014) bere baitan hartu duena; haren helburu orokorra Nafarroako Garapenerako Hezkuntzaren kalitatea hobetzea da, Foru Komunitateko biztanleriak hobeki ezagut ditzan garapen bidean dauden herrialdeen egoera, munduan dagoen interdependentzia, bazkide diren herrialdeekiko lankidetza eta herritarren konpromiso aktiboaren beharra.

  • Nafarroako ikastetxeak: Hezkuntza formalaren arloko proposamena da, haur hezkuntzatik batxilergo eta lanbide heziketara. Hezkuntza-komunitate osoarentzat eta haren inguruarentzat da.

Ikaskuntza prozesua da, munduko desberdintasunen azterketan oinarritua aberastasunari eta botereari dagokionez. Bere helburua da elkartasunezko eta gizarte kompromisozko jarrerak sustatzea mundu zuzenagoaren alde. Horretarako irakaslegoa formatzen da eta bere egunerokotasunerako baliabideak eskaintzen zaizkie.

Eskolak Nafarroako GGKEko koordinatzailearen laguntza du.

Ikasturte honetan aurrekoan bezala, OCSI GKEren (Lankidetza eta Nazioarteko Elkartasunaren Erakundea) laguntza jasotzen ari gara, Nafarroako GGKEen Koordinakundearen barne dagoena.

Azken ikasturte hauetan GKE desberdinekin lanean aritu gara: Anarasd Sahara, Médicos Mundi, Unicef, Asamblea de Cooperación para la paz, Oxfarm Intermón, Setem …