Elkarbizitza komisioa

ELKARBIZITZAko lehenengo sarrera honen bidez, gai honek zertan datzan eta gure eskolan zein funtzio betetzen dituen azaltzea nahi dizuegu. Kurtsoan zehar post ugari igoko dugu. Helburua, ELKARBIZITZAK eskolan zein gizartean duen garrantzia azpimarratzea izango da, eta noski, hori positiboki landu ahal izateko estrategiez ere arituko gara.

Eskola da pertsonak kognitiboki, afektiboki, eta sozialki garatzen diren testuinguruetako bat, sare sozial handiak dituen komunitate desberdinak eraikitzen baitira. Sare horien ezaugarri eta kalitateak, ikasle bakoitzak eraikiko duen hezkuntzan eragin zuzena izango du.

Esaera afrikar batek dioen bezala, haur bat hezteko tribu oso bat behar da. Horri eutsiz, elkarbizitzako komisioak, hezkuntza komunitate osoaren parte hartzea bermatzea nahi dugu, horrela, elkarbizitzako klima positiboa eraiki eta mantendu ahal izateko. Hori guztia esanda eta Buztintxuri eskolako elkarbizitza egoera aztertu ondoren, oinarrizko helburu hauek proposatu nahi ditugu:

Aipatutako helburuak lortu ahal izateko, hezkuntza komunitatearen laguntzaz, zuzendariak, orientatzaileak, elkarbizitza arduraduna den irakasleak, irakasleen ordezkariak eta gurasoen elkarteko ordezkariak osatzen dute elkarbizitzako komisioa. Hurrengo koadroetan, komisioak dituen funtzioak irakurri ahalko dituzue.

Deskargatu elkarbizitzako triptikoa