FAMILIEN WHATSAPP TALDEEN ERABILERA EGOKIAREN DEKALOGOA
- Taldea eratzean, aurretik familia guztiak kontsultatu bertan parte hartu nahi duten edo ez jakiteko.
- Eskolako parte hartze bideak modu egokian erabili: eskolarekin erlazionatutako edozein gaiaren inguruko zalantza edota proposamena zuzenean irakasleei edo, bere kasuan, Guraso Elkarteari transmititu.
- Taldean bakarrik garrantzitsua den eta eskolarekin zerikusia duen informazioa idatziko dugu.
- Taldean landutako gaiak ikasle guztiendako adierazgarriak izan behar dira.
- Whatsapp taldea ez da irakasle, beste guraso edo ikasleen inguruko azalpen ezta balorazioak egiteko lekua.
- Taldean egiten den parte hartzea errespetuz ez bada egiten ari, saia zaitez gelditzen.
- Guztiz debekatuta dago taldean irakasle, guraso edo ikasleen bideoak, argazkiak edota informazio pertsonalak zabaltzea.
- Ikasle bakoitza egin behar dituen lanen arduraduna da beraz, familiek honen inguruan galderak egin ahalko dituzte taldean une zehatz eta puntualetan.
- Familia zehatz bati informazioa bidali nahi baduzu, taldea erabili beharrean, berarekin zuzenean jar zaitez harremanetan modu pribatu batean.
- Oroitu eskolako funtzionamendu eta elkarbizitza hobetzearren, whatsapp taldeen erabilera egokia egitea guztiz beharrezkoa dela.