ESKOLA KONTSEILUAREN AKORDIOA

2015-2016 IKASTURTERAKO GEHIEGIZKO AURREMATRIKULAZIOAK DIRELA ETA ESKOLA KONTSEILUAK HARTUTAKO ERABAKIAREN INGURUKO INFORMAZIOA

David Herreros, Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Zuzendari Nagusiari.

Buztintxuri  Ikastetxe Publikoaren Ikas Kontseilua, 2015-eko otsailaren 26-ko 17:00-tan bildua,

AZALTZEN DU:

Aurreko bi ikasturteetan bizitutako egoeraren aurrean, gehiegizko aurrematrikulazio eskaerak eta Hezkuntza Departamentuak hartutako erabaki ezberdinak direla eta, 2015-2016 ikasturterako egoera bera planteatzen da 29 familiako gehiegizko aurrematrikulazioarekin.

2012-2013 ikasturteko aurrematrikulazioan, 27 ikasleko gehiegizko aurrematrikulazioa egonda, Hezkuntza Departamentuak lerro bat irekitzea erabaki zuen.

2013-2014 ikasturteko aurrematrikulazioan, 19 ikasleko gehiegizko aurrematrikulazioa egonda, Hezkuntza Departamentuak lerrorik ez irekitzea erabaki zuen.

ESKATZEN DU:

Gure inguruko errealitate soziala eta demografikoa onartuz eta denboran eman den jarraipena ikusita, 2015-2016 ikasturterako gure ikastetxean onartuak izan ez diren familiek eskatutako BI LERRO IREKITZEKO ESKAERAegiten da.

Hezkuntza Departamentuari gure ikastetxea handitzeko konprometitutako prozesua azkartzeko beharra premiatu, 2016-2017 ikasturtearen hasierarako prest egotea bermatu ahal izateko, bi lerroen irekiera gehituz.

Agur eta erdi BUZTINTXURI I.P.-KO IKAS KONTSEILUA   Buztintxurin, 2015-eko otsailak 26