OLENTZERO 3 URTE B GELAN

Abenduan jada urduri geunden, Olentzero noiz etorriko zen zain, horregatik, gure gelako egutegian zein egunean etorriko zen markatu genuen eta goizero zenbat egun falta ziren zenbatzen genuen.

Olentzerori emateko kutxa prestatzen egon ginen ere, lehenengo margotu eta apaindu genuen eta gero familiek ekarritako elikagaiez bete genuen. Bestetik, “Ole Olentzero” eta “Olentzero rockero” abestiak ikasi genituen, baita dantzatu ere!

Eta azkenean… EGUN HANDIA IRITSI ZEN!!! Olentzeroren bisita izan genuen, zaldi baten gainean etorri zen! Hau bai poztasuna!

Ondoren, txistorra bokata jan genuen klasean, abestiak abestu genituen… Egun polita izan zen.

Urte berri on!

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.