NAFARROAKO MUSEORA ATERALDIA

Oso atsegina eta aberatsa izan zen Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleok museora egin genuen bisita.

Dora Salazarren eskulturak arreta anitz deitu ziguten, gertutik ikusi eta eman zizkiguten azalpenekin, bere lana, ederki ulertu genuen.

Azalpenak entzuten.

Bertan egin genuen tailerran, gure irudimena, zentzu onez adierazi genuen eta kemen handiko pertsonaiak sortu genituen.

Lana egin ondoren azoka bisitatu eta hamaiketakoa erosi genuen.

Ondoren Estafeta kaletik ibilbidea egin eta aprobetxatu genuen TEJIDOS RODRIGO denda barrutik ikusteko (bertako saltzaileak eta gu harrituta).

Gaztelu Enparantzan bukatu genuen goiza eta oso pozik itzuli ginen eskolara. Oso esperientzia ona izan zen denontzat.

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.