LEHEN HEZKUNTZAKO 6ºMAILAKO IKASLEAK LANEAN ARI DIRA MUSIKALEAN

Pasadan ikasturtean, gure eskolako ikasleen 1. belaunaldia izan zenez, ikasleak modu berezi batean agurtu nahian, kurtso bukaerarako musikal bat egitea erabaki genuen, eskolako gainerako ikasleei eta familiei aurkezteko asmoz.

Orduko bizipenak, gure ikasleendako horren aberatsak izan ziren alor guztietan, honako proiektua 6.mailan, datozen gainerako taldeekin mantentzeko asmoa dugula.

Beraz, 2018/19 ikasturte honetan jadanik murgilduak gara helburu potolo honen gauzatzean, lan handia eskatzen digun arren, amestera ere bultzatzen gaituena.

Antzerki musikal bat da, gure eskolako hiru ereduetako ikasle eta irakasleren artean eraikitzen ari garena. Hau dela eta, bertan, arestian aipaturiko hiru ereduetako ikasleak elkarren ondoan lanean ikusi ahalko dira. Aldi berean, antzezlana bitartean, eskolan lantzen diren hiru hizkuntzak ere entzuten ahalko dira.

Bertzalde, gure metodologiaren ildotik, proiektu osoa bilatzen dugu, taldearekin lan egiten duten irakasle guztiak inplikatuz eta, beraz, arlo guztietatik lana eraikitzen dela.

Honako musikalaen gaia, arlo ezberdinen edukinak zein gure ikasleen garapen pertsonala ekarriko dituen ikasketak bilduko ditu.

Dena guk espero bezela baldin badoa, honako lanaren emaitza, maiatzak 30ean ikusi ahalko da berriozargo musika eskolan.

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.