LAKABERA IRTEERA 2019

Kaixo!

LH 4. B gelako ikasleak gara. Maiatzaren 14an Lakabera joan ginen eta han ikusi eta ikasitakoa kontatu nahi dizuegu.

LAKABEKO HISTORIA ETA BIZIMODUA

Aurreko astean, Hegoa izeneko gure eskolako irakasle bat, gelara etorri zen Lakabeko historia eta bizimodua nolakoa den azaltzera. Herri honetako biztanleak herritik joan ziren eta herria hutsik eta hilda geratu zen. 80. hamarkadan etxeak apurtuta zeuden, teilatuak erorita, leiho gabe… 15 gaztek herria okupatu zuten eta etxeak konpontzen hasi ziren. Poliki-poliki herria hobetuz joan ziren: errepidea, argindarra… orain eskola ere badute!

Kontsumitzen dutena beraiek sortzen dute, baratzak landuz eta animaliak haziz. Behi eta ardietatik esnea lortzen dute, gaztandegi bat ere eraikitzen ari dira. Oiloetatik arrautzak lortzen dituzte. Behorrak zama eramateko. Animali horietako batzuk haragitarako hiltzen dituzte, baita txerriak ere. Ogi ekologikoa egiten dute, eskolan jaten duguna. Ogi hau diru-iturri garrantzitsua da beraientzat, kanpoan saltzen baitute.

Lakabeko bizimodua berezia da. Erabakiak asanbladan hartzen dira eta dena denena da: dirua, etxeak, janaria… Eskola ere txikia eta berezia da. Gu egon ginen egunean adibidez, gaua basoan pasatzera joan behar zuten eta basora eramango zuten afaria eskolan bertan prestatu zuten. Umeetako batzuk oinutsik zebiltzan korrika kalean!

GURE IRTEERA

Autobusa hartu eta Lakabera joan ginen. Josu izeneko mutil batek egin zigun harrera. Beste gelakoak Josurekin ogia prestatzera joan ziren eta guk bitartean hamaiketakoa hartu genuen eta herria ikertzen ibili ginen. Ondoren trukea egin genuen, gu joan ginen ogia prestatzera. Bukatu genuenean denok elkarrekin herria ikusi genuen, Lakabeko umeekin batera. Beraien eskola ere erakutsi ziguten. Gero jolas bat egin genuen eta bazkaltzera joan ginen. Bazkal ondoren beraien parkean jolasean ibili ginen, mundiala zen! Bakoitzak bere ogia jaso, agurtu eta Buztintxurira itzuli ginen.

Hello!

We are the students from 4B class. Last Tuesday, May 14th, we went to Lakabe and we want to tell you what we saw and learnt there.

HISTORY AND LIFE IN LAKABE

Last week Hegoa, a teacher of the school, came to the class and explained the history and the life-style of Lakabe. The habitants of this village left it and Lakabe got deserted and dead. In the 80th decade houses were broken, the roofs felt down, without windows… 15 young people occupied the village and they started fixing the houses. Little by little they renewed the village: the road, the light… and nowadays they also have a school!

They create what they need to consume by working the gardens and growing the animals. They get milk from cows and sheep, they are building a cheese factory. They get eggs from the hens.The foals are used for transporting weight. They kill some of these animals and some pigs for getting meat. They do ecological bread, the one that we eat in the school. This bread is an important money source for them because they sell it out from the village.

The life-style of Lakabe is special.They make decisions in the assembly and everything belongs to everybody: the money, the houses, food… The school is small and special too. In the day that we went there, for example, they were going to spend the night in the forest. They prepared the dinner at school too. Some children were running barefoot in the street!

OUR EXCURSION

We took the bus and we went to Lakabe. A boy called Josu welcomed us. While the students from the other class were preparing bread with Josu, we ate the snack and looked around the village. Later, we changed and we went to do the bread. When we finished, we all went  to see the village together with some children from Lakabe. They showed us their school. Then, we played a game and we had lunch. After lunch, we played in their park, it was awesome! Finally, we took our piece of bread and we came back to Buztintxuri.

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.