KILO BILKETA GURE ESKOLARA HELDU DA… HORTAZ, OLENTZERO ETORTZEKO GUTXI FALTA DA.

Kilo bilketa hemen da!!

Urtero legez, eta ikastetxera Olentzeroren etorrera iragarriz, Kilo Bilketa martxan jartzen da Buztintxuriko ikastetxe publikoan. Elikagaien Bankuak eta Auzoko Batzordeak elkarlanean sustatutako kanpaina da.

Aurreko ikasturteetan bezalaxe, eskola osoko eta hezkuntza komunitate guztiarendako luzatzen dugun proposamena izaten jarraitzen du.

Kontuan izanik inguruko biztanleria hurbilaren egoera ekonomikoa eta behar erreala, “Auzoko Elikagaien Bankua”-k urtero produktu mota zehatz bat jasotzea gomendatzen digu. Gomendio hau, haurren behar nutrizionalen arabera eta haurtzaroko beharren arabera izan ohi da. Aurten, GOSARIRAKO ELIKAGAIEN BILKETAN zentratzen jarraituko du (esnea, kakao-hautsa, gailetak eta zerealak)

Azaroko bigarren hamabostaldian zehar, familiek, irakasleek nahiz ikastetxeko langile laguntzaileek ekarritako elikagaien bilketa egiten da.

Ikasgeletan ere, balio hauek landuko dituzte, produktuak paketatuz eta kutxak apainduz ondoren Olentzerori eskaintzeko. Honek, gure kutxak jasoko ditu eta berari gure desio onenak helaraziko dizkiogu.

Hau guztia, jai giroan izango da.

Eskolatik, zuen seme-alabekin parte hartzera eta elikagaien bilketan laguntzera gonbidatu nahi zaituztegu.

C.P. Buztintxuri I.P.ko Eskola Solidarioen Batzordea.

THE KILO COLLECTION IS AGAIN IN OUR SCHOOL… THE ARRIVAL OF OLENTZERO IS NEAR…

The Kilo collection is here!

As every year and anticipating the arrival of Olentzero to the centre the Kilo operation is launched in the public school Buztintxuri. The campaign is supported by the Food Bank working collaboratively with the Neighborhood Needs Commission.

As with the previous courses, it is still a proposal that we make at the school level and to the whole educational community.

Taking into account the economic situation and real need of the local population, the “Neighborhood food bank” recommends what kind of products to collect. They are usually more focused on the nutritional needs of children, the needs of the child. This year the FOOD CAMPAIGN CONTINUES FOCUSING ON BREAKFAST ITEMS (milk, cocoa powder, cookies and cereals).

During the second half of November there is a food collection, provided by families, teachers and auxiliary workers of the center.


In the classrooms these values are worked, the products are packaged and the boxes are decorated to offer to Olentzero. He collects these boxes and all our best wishes to be transmitted.

All this within a playful and festive atmosphere.

The school encourages you to participate and collaborate in the food collection with your children.

Solidary Schools Commission of the C.P. Buztintxuri I.P.

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.