FRUITU ZUHAITZAK LANDATZEN

5. Mailako ikasleek, otsail osoan zehar, jarduera polit eta aberasgarri bat landuz, fruitu arbolak landatu dituzte ikastetxean.

Jarduera hau garatzeko hainbat pertsona zein taldek parte hartu dute. Alde batetik, ikastetxeko baratze lan-taldeak eta eskola solidarioen komisioak jardueraren antolaketa aurrera eraman dute; beste alde batetik, Lantxotegi elkarteak eta ikasleen guraso elkarteak proiektua burutzen lagundu dute, noski, ikastetxeko ikasle guztien parte hartzearekin.

Zuhaitzen landaketan hasi aurretik, gaiaren inguruko lanketa prozesu bat egin genuen. Zein zuhaitz mota, zein urtaro, gure ingurumeneko lurraren ezaugarriak, landaketa prozesurako lurra nola landu eta baita landatu ondorengo hazteko kontuan eduki beharreko irizpideak aztertu genituen. Ikerketa lanaren ostean, taldeka, beharrezko materiala elkarbanatu genuen eta guztion artean idatziz azaldu genuen.

Fruitu arbolen garapenerako teoria landuta, prozesuarekin bete betean hasi ginen. Behin gurasoen laguntzaz lurrean zuloak eginda geneuzkala, 5. mailako gela ezberdinetako ikasle guztiek, beti ere Lantxoteki elkarteko partaideen laguntzarekin, zuhaitzak landatu genituen.

Ariketa oso dibertigarri eta era berean aberasgarria izan zen. Gelan landutako ideiak praktikan jarri genituen, guztiontzako jarduera oso gozagarria izan zelarik. Gure gizartean naturak duen garrantziari balioa emanez, zuhaitzen landatzea beti berri ona dela argi ikusi genuen.

Hemendik aurrera, pandemia egoeran bizi dugun egoera garratza kontuan edukiz, honek aukera ematen digun ahala, zuhaitzak zaintzeko eta urtaroen aldaketarekin jasaten dituzten aldaketak aztertzen jarraituko dugu.

PLANTING FRUIT TRESS AT SCHOOL

The Year 5 students have been participating in a very beautiful activity about planting trees at school during February.

            A lot of people and collectives have been participating in this activity, the Solidary Schools and the Garden Commisions who organised this activity, the students families,  the Lantxitegui Association and of course, the school chlidren.

            Before starting to plant the trees, the children carried out a group investigation about trees: what were the best trees to plant, what was the best time to plant them, how the soil should be, how to make the hole, how to plant the tree and how look after them once planted. After the investigation, the groups discussed and filled in a paper answering all these issues.

            After having learnt the theory about fruit tree planting it was time to get on with it. Little by little and in groups, all year 5 students went to plant a tree in the wholes made by children relatives volunteers and with the help of some Lantxotegui students.

            We all enjoyed this activity so much .We put into practice all the knowledge learnt in class carrying out a very enternatining and useful activity becouse planting a tree is always good news.

            From now on, and when this worldwide pandemic that is challenging the whole humanity, gives us a break, it will be time to take care of the trees and observe the their changes throughout the seasons.

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.