ESKOLAN HASI GARA!!!

Ikasturte berriarekin batera, 3 urteko ikasleak lehendabiziko aldiz hasi gara eskolan. Lehenengo aste hauetan, emozio eta sentimendu ezberdin asko bizi izan ditugu: ilusioa, ezinegona, gauza berriak egiteko gogoa, negarra, poza, urduritasuna, lagun berriak ezagutzeko nahia…

Gurasoei agur esatea zaila izan zaigu batzuetan, eta negarrak izan dira nagusi gelan. Hala ere, lagun eta irakasleen laguntzarekin, berehala lasaitzea lortu izan dugu. Abesti ezberdinak kantatuz ere, lasaitu egiten gara!

Aste hauetan zehar, jolas librean oso gustora aritu gara lagunekin, kantatu dugu, ipuinak kontatu ditugu, psikogela ezagutu dugu, baita patioa ere… Eta hilabete honetan zehar, gero etxera lanak eramateko erabiliko dugun karpeta margotzen aritu gara. Geroz eta autonomoagoak gara eta pixkanaka eskolako bazter guztiak ezagutuz goaz.

Arte txokoan proposamen ezberdinak egin ditugu: plastilinarekin esperimentatu, marrazki libreak, karpeta errodilloekin margotu, simetria landu dugu, estanpazioa…

Oso gogotsu ari gara lan hauetan guztietan!! Eta zeinen gustora gauden eskolan!!

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.