Akelarrerik hoberena

Hurrengo ipuina egun batez egindako irteera batean benetan gertatu zitzaigun istorioa da. Ez dizuegu amaiera kontatuko, zuek zuen etxeetan pentsatu eta asma dezazuen, gurasoekin batera. Hurrengo asteetan argitaratuko dugu benetazko amaiera.

Baginen behin, Maialen, Iñari, Naroa eta Ivan izeneko 4 ikasle. Egun batean, Zugarramurdira joan ginen ateraldiz, eskolarekin. Kobazuloko sarrera iritsi eta tiketak hartzen geudenean neska bat ikusi genuen: katu beltz bat zuen buru gainean. Horren itsusia zenez sorgin bat zela pentsatu genuen. Barrura sartu eta gero, bi taldetan banatu ginen: batetik, Ivan eta Iñari eta bestetik, Naroa eta Maialen.

Mutilak kobazulo misteriotsu hori ikertzen zeudela sorgin batzuekin topo egin zuten. Emakume beldurgarri hauek, ume-grinaz beteta, Ivan, beraiekin eramatea lortu zuten. Zoritxarrez

Bitartean, neskak poz-pozik, kobazulo ondoko zaldiekin zebiltzan jolasean, eta bapatean Tartalo eta Basajaun agertu ziren. Maialen konturatu nahi izan zuenerako Naroa jada, etzegoen.

Iñari eta Maialen urduri korrikan hasi ziren, noraezean. Elkar ikusi zutenean, besarkada handi-handia eman zioten, pozarren. Haien lagun minak sorgin eta tartaloen menpe zeuden eta haiek salbatu behar zituzten.

Kobazulo ilun horretara berriz sartzeko indarrak hartu eta elkarrekin sartu ziren zulotxo txiki batetatik, ixil-ixilik. Denbora luzez bila ibili ondoren, han topatu zituzten haien bi lagunak, zuhaitz baten adarretik zintzilik. Sorginek egindako muki-misteriotsu batez inguraturik zituzten haien gorputzak. Gauean sorginek egingo zuten akelarrean erabiliko zituzten mutil eta neska gizajo horiek. Haiek nola salbatu pentsatzen ari zirela, Iñari gaixoak dominstiku bat bota eta kobazulo osoan deiadar egin zuen. Akerbeltzek hori entzun bezain pronto, Iñarirengana korrika batean joan zen. Bi lagunak korrika bizian hasi arren, Iñari gaixoa harrapatu zuen Akerbeltzek. Zorionez, Maialenek ihes egitea lortu zuen.

Orain, Maialenek soilik, salbatu beharko zituen bere lagunak. Gaua zen, eta gure hiru lagunekin egingo zuten akelarrea hasteko denbora gutxi falta zen…….

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.