2. MAILAKO IKASLEAK INAUTERIAK DISFRUTATZEN

Aurreko martxoaren 1-ean 2. Mailako ikasleak, eskolako beste lagun guztiekin batera inauterietako festaz disfrutatu genuen. Egun zoragarria izan zen eta emozio ezberdinak izan genituen. Egun berezi bat zela jakinda ailegatu ginen gelara, horregatik, korrika eta presaka mozorroak bukatzen eta aurpegiak margotzen hasi ginen, denok nahi baikenuen lagunekin mozorroak komentatu eta argazkiak atera.

Gero, kalejira egitera atera ginen gure auzoko kaleetatik. Egiten zuen tenperaturagatik hotza genuen baina aldi berean bero handia sentitzen genuen gure gorputzetan, egin beharreko dantza buruan izanda poztasun eta urduritasun handia sentitzen genuelako. Kalejira oso momentu polita izan zen, asko disfrutatu genuen lan handiz egindako mozorroak erakusten; Neurtzen, mozten eta grapatzen gure Reggae koloretako txanoa egin genuen, trentzak egiten ikasi genuen eta kolore ezberdinekin, oso dibertigarriak gelditu zitzaizkigun kamisetak margotu genituen. Margotzerakoan, gela asko zikindu genuen baina aldi berean esperientzia ikaragarria izan zen!

Haur hezkuntzako eta 1.Mailakoen dantzak ikusi ostean, gure momentutxoa ailegatu zen. Hankak dardarka genituen, batzuk leku guztietara korrika egiten genuen urduritasuna kentzeko nahian, beste batzuk oihuka ibiltzen ginen tentsioa kentzeko saiakeran eta azkenean, gure ahalegin guztiekin, hainbestetan entsaiatutako dantza egin genuen. Oso pozik atera ginen baina bideoa ikusita zuen iritzia atera dezakezue! Disfrutatu guk egin genuen bezala!

Hemen duzue gure dantzaren bideoa ikusgai:

https://drive.google.com/open?id=12KV0HkDs2_A31X-2E3qaBc1YC8SflL7D

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.