Entries by administracion

2.A – KORONAIRUS ETA ARTELANAK

2.A-ko ikasleak, etxean egon arren, lanean jarraitzen dugu. Arlo guztiak lan egiten dugu eta horretaz gain, esperimentuak eta erronka ezberdinak egiten ditugu (saiatzen gara, behintzat…). Eskolan geundenean, Arte txokoari dagokion garrantzia ematen genion, baina konfinamendu honetan Arteak garrantzi berezia hartu du. Izan ere, triste bagara, Artea gai da gure gogo-aldartea aldatzeko, baita gure estresa gutxitzeko […]

SHOWTIME

Hilabete igaro da berrogeialdia hasi zenetik eta gure ikastetxean bizitako azken eguna gogoratu nahi dugu. Ez zen egun arrunta izan, izan ere, martxoaren 12an, osteguna, lehen hezkuntzako ikasle guztiek ingelesez gozatu ahal izan zuten hainbat antzerki ikuskizunekin. Horretarako, aurreko arratsaldean, maila bakoitzak gela bat egokitu eta antolatu zuen bertan ikuskizuna egin ahal izateko: Metro batzuk […]

2. B MAILA ETXETIK LANEAN

Dagoeneko etxean egon behar dugun seigarren astean sartu gara eta horren ondorioz, 2.B mailan etxetik lanean ari gara. Astez aste proposamen berriak egiten ditugu eta horietako bat oso interesgarria egiten ari zaiguna galaxien proiektua da. Bai, galaxia eta planeten munduan murgiltzen ari gara aste hauetan zehar, astez aste bidai berriak eta desberdinak eginez. Horretarako lehendabizi […]

AUSARTAK ZARETE!

Haur Hezkuntzako irakasleek ikasleei animoak bidaltzeko bideo bat egin dute. Gustoko izatea espero dugu… TO OUR BRAVE CHILDREN, CHEER UP! Your 3, 4 and 5 years old teachers have made a video to make yo smile. We hope you enjoy watching it.

FRUITU ZUHAITZAK LANDATZEN

5. Mailako ikasleek, otsail osoan zehar, jarduera polit eta aberasgarri bat landuz, fruitu arbolak landatu dituzte ikastetxean. Jarduera hau garatzeko hainbat pertsona zein taldek parte hartu dute. Alde batetik, ikastetxeko baratze lan-taldeak eta eskola solidarioen komisioak jardueraren antolaketa aurrera eraman dute; beste alde batetik, Lantxotegi elkarteak eta ikasleen guraso elkarteak proiektua burutzen lagundu dute, noski, […]

LEHEN HEZKUNTZA 3.B. ETXEAN

Gaur 3. Etxeko astea hastera goaz, baina, etxean bagaude ere ez pentsa lanik egiten ez dugunik! Astean zehar ikasgai bakoitzeko lana egiten ari gara driven bitartez eta asko gustatzen ari zaizkigu “proiektutxoak” egitea. Bertan, hainbat jarduera xelebre egin ditugu, horien artean, poltsa hautsitik erortzen ez den ura, flotatzen duten arrautzena edo aztikeriazko mezu ikusezina. Harry […]

KOLORE PRIMARIOAK

Sistema bat osatzen duten kolore guztiak lortzeko nahasten diren oinarrizko koloreak (cyan, magenta, horia), normalean hiru izaten direnak. Primarioak ez diren kolore guztiakprimario bi edo gehiago nahastuta lortzen dira. Esperimentuaren bidez frogatu genuen, aurreko, teoria eta denbora berean sentitu eta oso ongi pasatu ere. PRIMARY COLORS Usually comprised by three tones (cyan, magenta and yellow), these primary colors can be used […]

LH 4.A MAILAKO IKASLEEK IKASTEN JARRAITZEN DUTE

LH 4. mailako ikasleak gara. Covid-19a dela eta gu ere etxean sartuta gaude baina hargatik ez dugu umorea eta lanerako gogoa alde batera utzi. Denok egin behar izan dugun bezala, gu ere egoera berri honetara egokitu gara eta eskolako lanekin jarraitzeko Classroom bat sortu dugu. Erraten dute gauza txar guztietatik atera daitekela zerbait ona: guk […]

ARRAIN BATEN BIZITZA ETA MIRARIAK

Kaixo, Sofia naiz eta arraina naiz. Gaur egun, irakasle baten etxean bizi den arrain bat naiz, koronabirusa deitutako zerbaitek bere etxean sartarazi bainau.Baina nire bizitza ez da beti horrelakoa izan. Adi egon! Jaio berria eta lau urtez, Amaia izeneko neska baten etxean bizi nintzen. Egun batean etxea aldatu nuen. Nire arrainontzi handiarekin eraikin handi batera […]

BIDE HEZKUNTZA

Martxoko lehenengo astean, 1.B-ko ikasleok, bisita berezi bat izan genuen, Iruñako udaltzaingoak gure gelatan sartu ziren. Bide hezkuntza garrantzitsua dela ohartarazi eta hainbat gomendio eman zizkiguten gela barruan izan genuen solasaldian. Hurrengo egunean praktikan jarrigenuen ikasitako guztia eta udaltzainek prestatutako zirkuito batean oinezkoak eta auto gidariak (bizikletan) izan ginen. Udaltzainen lana egitekodenbora ere izan genuen, […]