OLENTZERO 3 URTE B GELAN

Abenduan jada urduri geunden, Olentzero noiz etorriko zen zain, horregatik, gure gelako egutegian zein egunean etorriko zen markatu genuen eta goizero zenbat egun falta ziren zenbatzen genuen.

Olentzerori emateko kutxa prestatzen egon ginen ere, lehenengo margotu eta apaindu genuen eta gero familiek ekarritako elikagaiez bete genuen. Bestetik, “Ole Olentzero” eta “Olentzero rockero” abestiak ikasi genituen, baita dantzatu ere!

Eta azkenean… EGUN HANDIA IRITSI ZEN!!! Olentzeroren bisita izan genuen, zaldi baten gainean etorri zen! Hau bai poztasuna!

Ondoren, txistorra bokata jan genuen klasean, abestiak abestu genituen… Egun polita izan zen.

Urte berri on!

AURREMATRIKULA: INFORMATU ZAITEZ

Zuen seme-alabak zein ikastetxetan eta zein hizkuntza eredutan inskribatu nahi dituzuen erabakitzeko momentua heldu da.

  • DATA GARRANTZITSUAK:
    • 2019-2020 ikasturterako IZEN-EMATE EDO AURRE-MATRIKULAZIO EPEA:
      • Data: Otsailaren 4tik eta 8ra bitartean, astelehenetik ostiralera.
    • ATE IREKIEN JARDUNALDIAK
      • Data: Urtarrilak 23 asteazkena
      • Ordutegia: 18:00tatik 19:30etara
      • Gure Hezkuntza eta Pedagogia Proiektuaren berri emateko.

    • METODOLOGIA AKTIBOei buruzko hitzaldia, Águeda Hervás hizlariaren eskutik:

      • Data: Otsailak 1 ostirala
      • Ordutegia: 19:00etatik 20:30etara
    • BISITA GIDATUAK

      • Data: urtarrilaren 28tik, astelehena, otsailaren 1ra, ostirala
      • Horario: 9:30etatik 11:00etara.
      • Taldeak: gehienez 15 familia.
      • Beharrezkoa da aurretik izena ematea 948382310 telefono zenbakian.

      • Izen-emateak: urtarrileko 21-25 astean egin beharko dira bulego ordutegian.

 

Descargar carta prematrícula/ Aurrematrikula eskutitza deskargatu.